EDE Fundazioaren Patronatuko Batzordea da erakundearen gobernu-organo gorena. Haren helburua da proiektuaren helburuak betetzea eta proiektuaren bilakaera egokia berrikustea. Batzordea eremu ugaritatik datozen ibilbide profesional zabaleko pertsonek osatzen dute: arlo ekonomiko-finantzieroa, enpresetakoa, unibertsitatekoa, politikoa, hirugarren sektore soziala, komunikazioa, elizakoa… Pertsona horiek, gainera, laneko ibilbidean nahiz ibilbide pertsonalean gizartearekiko kezka agerikoa eta nabarmena erakutsi dute. Beraz, bizitzako esperientzia eta esperientzia profesional osoa eskainiz hartzen dute parte gobernu-organoan, modu altruistan erantzukizun guztiak beren gain hartuz.
Ekonomista da. 1978an BBKn sartu aurretik, ikasketa sozio-ekonomikoak egin zituen eta Babcock-Wilcox-en lan egin zuen. 1991tik aurrera eta 2013an erretiratu zen arte, BBKn nahiz Kutxabanken Gizarte Lan, Irudi eta Komunikazio arloak zuzendu zituen. Aldi horretan, beste jarduera askoren artean, erakunde sozial eta kulturalen patronatu ugaritako kide izan da. Pertsonen bizi-baldintzak, batez ere egoera ahulenean daudenenak, hobetzen laguntzeko zuen kezka pertsonala txertatu du bizitza profesionalean.
Nafarroako Unibertsitateko ingeniari industriala, Bizi Kristauen Komunitateetako kide da 1991tik. ALBOANen lan egin du 2003tik 2015era, azken 8 urteak zuzendari nagusi gisa, eta bertan, GKEren lan arlo guztiak koordinatu zituen, bai nazioarteko proiekzioan, bai hezkuntzako, gizartearen sentsibilizazioko eta eragin politikoko lanean. 2015etik Gasteizko EGIBIDE Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-proiektu kristauko kide da, eta bertako zuzendari da 2016ko irailetik. Egoitza Madrilen duen Entreculturas nazioarteko lankidetzako GKEko patronatuko kide da, baita Erroman egoitza duen nazioarteko Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita GKEko Gobernu Kontseiluko kide ere.
Psikologian lizentziatua, haren ibilbide profesionala gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzearen, garapen komunitarioaren, gizarteratzearen eta lan munduratzearen eta gizarte-
zerbitzuen eremuan garatu da. Funtsean ekimen sozialeko erakundeetatik (EDE Fundazioa barne denboraldi labur batean) eta zuzeneko esku-hartzearen, kudeaketaren eta aholkularitzaren arloko funtzioetan. 2008-2009 aldian Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendaria izan zen. Une hartan onartu zen EAEko Gizarte Zerbitzuen egungo Legea. Gaur egun Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna da.
EDE Fundazioaren eta Suspergintza Elkartearen sortzailea, EDE Taldean lan egiten du hasieratik, etenik gabe. Azken urteetan etorkinen, batez ere magrebtarren, arretan erreferentzia izan da. Aitorpen sozial handia du: Utopía 2009 saria. Ostargiko, EDE Taldearekin lotura duen pertsona talde batek sustatutako elkarte-proiektuko, kide da.
Euskadin aitzindaria eta punta-puntakoa den eta itzulpenak, interpretazioa, ekitaldien antolaketa, espazioen kudeaketa, erakundeen idazkaritza, jende aurreko arreta-zerbitzuak eta abar egiten dituen TISA enpresaren sortzailea eta bertako zuzendari nagusia. Kontziliazio-politikak garatzen aitzindaria izan da. 9 urtez AED – Bizkaiko eta Euskadiko emakumezko enpresaburu eta zuzendarien Elkarteko presidente izan da eta zenbait sari jaso ditu enpresa-
sustapenean egindako lanagatik, hala nola Euskal Turismoaren saria 2016an, Korta saria 2016an, Begoñazpi saria 2017an.
Komunikazio, Historia, Kudeaketa eta Berrikuntza arloko ikasketak ditu. Gaur egun SER Euskadiko eta Radio Bilbaoko zuzendaria da. Lehen Radio San Sebastián, Localia Gipuzkoa TV, Canal 4 TV Navarra eta Radio Irún-eko zuzendari izan zen. Esatariarena kendu egin dut, dagoeneko ez naiz . Solidaters Fundazioko (Fair Saturday ekimena sustatzen duena) eta Alboan Fundazioko Patronatuko kide da. Doce Miradas ekimenarena kendu dut, ekimen horretatik ateratzen ari bainaiz; hemendik aurrera erronka berriei ekiteko asmoa dut.
Zientzia Politikoetan lizentziatuta, Europako Ikasketetan graduondokoa du, EAJko militantea da eta Coach tituluduna da. Europako hiri ugaritan bizi izan da eta Florentziako (Italia) European University Instituteeko ikertzaile izan zen. Itzuli zenean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Europako Gaietako aholkulari izatera pasatu zen. Zeanuriko zinegotzi izan da, baita senatari ere Bizkaitik. Gaur egun, politikaren lehen lerroa utzi du eta Igualatorio Médico Quirúrgico zentroan lan egiten du.
Jesusen Bihotza Apostolikoen kongregazioko lekaimea, filologoa, teologoa eta gizarte-hezitzailea da. Madrilgo Lavapiés auzo kultura anitzean bizi da, kongregazio arteko komunitate batean. Gaur egun Madrilgo Pastoral Institutuan gonbidatutako irakasle gisa lan egiten du, eta Kristautasuna eta Justizia arlo teologikoan kolaboratzailea da (LLuis Espinal Fundazioa). Aktibismo soziala eta feminista konbinatzen du bazterketa-testuinguruetan pertsonei eta konprometitutako taldeei laguntzearekin.
Pere Tarrés Fundazioko Erakundeekiko Harremanen, Prestakuntzaren eta Aholkularitza-Ikerketen, eta gizarte eta hezkuntza arloko zentroen sarearen zuzendaria. Kataluniako Hirugarren Sektoreko Erakundeen Mahaian zenbait kargu izan ditu(lehendakari ordea, diruzaina, idazkaria,…), baita beste hainbat erakundetan ere. Kataluniako fundazio ugaritako patronatuetako kide. Biologian lizentziatua eta Aisialdiaren eta Gizarte eta Kultura arloko Animazioaren Pedagogian diplomatua. Ohiko kolaboratzailea Didania-n (Aisialdiko Erakunde eta Eskola Kristauen Federazioa). Hirugarren Sektorearen errealitatea ondo ezagutzen du Katalunian eta Espainian.
Pedagogoa da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (INEM) funtzionario erretiratua. Erdialdeko Amerikan garapenerako lankidetzako proiektuetan lan egin du. Sinestun laikoa, kolektibo hauekin konprometituta: Emakumeak eta Teologia eta
Sare kristauak. Gaur egun Luz Casanova Fundazioaren presidentea eta Alandar informazio sozial eta erlijiosoa emateko aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kide da. Kantabriako Pentsioen Sistema Publikoen aldeko Koordinakundean militantea da, baita komunitate horretako Batzar Feministetan ere. Gizartea du kezka eta ardura: desberdintasuna eta horren ondoriozko bidegabekeria, generoen, klaseen eta herrialdeen artean.
Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) elkarteko ordezkaria 2015etik 2019ra. Eskultismoari lotuta egon da haurtzarotik gaur egunera arte, Ortuellako Lurgazte taldean. EEBko Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2012tik, Ezker Meatz Aldeko koordinatzaile gisa. 2015ean asanbladako ordezkari izendatu zuten talde kideek.
Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea. “Deusto Valores Sociales” taldeko ikerlari nagusia eta Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean irakasle titularra.
Unibertsitate horretako dekano ere izan da. Emakundeko zuzendari izan da (2009-2012). Era berean, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku-hartzeko Unibertsitate Masterraren sortzaile eta zuzendari izan zen. Deustuko Unibertsitatean Berdintasun Arloko arduraduna da.
Zuzenbidean lizentziatua. Lan arloko abokatua. Bilboko ESTUDIO JURÍDICO bulegoko Lan Arloko arduraduna eta bazkidea. Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko laneko gatazka kolektiboetan arbitroa, bitartekaria eta adostaile da. Deustuko Unibertsitateko isialdiko Ikasketen Institutuko irakasle kolaboratzailea izan da. Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko eta Deustuko Unibertsitateko Abokatutzara Sartzeko Unibertsitate Masterreko (MUAA) Laneko Litigazio, Laneko simulazio eta Laneko estrategia prozesalen arloko irakaslea. Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren Sektorea (GIZARDATZ) osatzen duten erakunde ugariren abokatu laboralista. ITAKA – Bilboko Eskolapioak Kristau Komunitateen kide sortzailea.