Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu.

Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:

  • Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
  • Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
  • Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
  • Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako

Aterpetxeak Suspertu enpresak kudeatzen du, EDE Fundazioaren laneratze-enpresa, eta hainbat instalazioren (ostalaritza, jatetxeak) kudeaketaren bidez, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du.

Programak

LHko 3.ZIKLOA + DBH
LH + DBHko 1. zikloa
LH + DBHko 1.zikloa
LH + DBH

Aterpe eta eraikuntzak