EDE Fundazioak sustatutako gizarte- eta ingurumen-ekimena da Izadi, eta garatzen ditugun zerbitzu eta jardueretan ingurumen-ikuspegia bermatzen du. Begirada hori gure jardunaren hartzaileei helarazten zaie.

“Maitasunean eta amorruan, planeta bizigarri batean pentsatu behar dugu”

 

Donna Haraway

EDE Fundazioak sustatutako gizarte- eta ingurumen-ekimena da Izadi, eta garatzen ditugun zerbitzu eta jardueretan ingurumen-ikuspegia bermatzen du. Begirada hori gure jardunaren hartzaileei helarazten zaie.

Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzen dituen erakundea garen aldetik, inguratzen gaituen ingurunearen menpekotzat jotzen dugu geure burua. Ingurumen-, gizarte- eta kultura-ingurune horrek eragina du ekonomian, gizartean, komunitatean eta norbanakoan. Eragin ukaezin horretatik abiatuta, entitate eta langileen kolektibo gisa, eta bere erantzukizunaren jakitun, jasangarritasunaren ildoan lan egiten dugu.

EDE Fundazioak ISO 9001/2015 ziurtagiria du, kalitatea kudeatzeko sistemetarako (KKS) nazioarteko arau gisa hartzen dena. Gaur egun, estrategia eta hobekuntza-proposamenak aztertzen ari gara, erakundearen esparru sozial eta ideologikoan zehaztutako ingurumen-politikekiko koherentzia bermatzeko.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda ezarri genuen gure erakundean, eta IZADIren bidez, ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako garapen jasangarriko helburu hauetan: 6, 7, 13, 14 eta 15.

Lurreko gaixotasuna pertsonen gaixotasuna ere bada

 

Yayo Herrero (2021)

Iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko gure konpromezua:

NABARMENDUAK