Garaituk 3 urte bete ditu
Maiatzaren 15ean, Garaituk, indarkeria matxista egoeretan arreta psikosozial, soziohezitzaile eta soziojuridikoko zerbitzuak, hiru urteko ibilbidea bete du.

Emakumeen eta gizonen, nesken eta mutilen eskubide, erantzukizun eta aukera berdinak bermatuko dituen gizartea eraikitzea da gure konpromisoa eta nahia. Indarkeria matxista mota oro, forma eta agerraldi guztietan, errotik kenduta biziko den gizartea.