
1976

Sorrera eta prestakuntza aisialdian
Gazte Hezitzaileen Elizbarrutiko Eskola (EDEJ, gaztelaniaz) sortu zen eta Aisialdiko begirale eta zuzendarien lehen ikastaroak eman zituzten. Eskolak lotura estua zuen sorreran Euskal Herriko Eskautak taldearekin, Bizkaian hezkuntza arloko aisialdian erreferentziazko erakundea izanik, eta Bizkaiko elizak sustatzen zuen.
1976
Euskal Herriko Eskautekin harremana hasten da
Eskolak lotura estua zuen sorreran Euskal Herriko Eskautak taldearekin, Bizkaian hezkuntza arloko aisialdian erreferentziazko erakundea izanik, eta Bizkaiko elizak sustatzen zuen.
1978
Sareko lana estatu mailan eta lurralde mailako deszentralizazioa
Erakundeko jarduera deszentralizatzen hasi zen eta lurraldetik kanpoko lehen loturak egin zituzten. Hala, EDEJ izan zen Aisialdiko Hezitzaile Eskola Kristauen Federazioaren (gaur egun Didania, Aisialdiko Erakunde Kristauen Federazioa) kide sortzailea. Haren helburua da aisialdi hezitzailea, gizarte eta hezkuntza arloko animazioa eta boluntariotza koordinatzea eta sustatzea, gizartean esku hartzeko sarea egituratuz,..Gehiago ikusi
1978
Lurralde mailako batzarretan parte-hartzea
Fundazioak Euskal Herriko Elizbarrutiko Eskolen Mahaian ere parte hartzen du.
1981
Dokumentazio Zentroa sortzen da
Dokumentazio-zentroa sortu zen: gizarte esku-hartzearen eremuan dokumentazioa eta informazioa kudeatzeko eta tratamendua emateko eremu espezializatua da.
1981
Lehen sailak martxan jartzen dira
Lehen sailak funtzionamenduan jarri ziren: psikopedagogia, Adierazpena, Natura eta abar.
1981
Tresnak bilduma bultzaten dugu
Era berean, lehen argitalpenak garatzen hasi ziren. “Tresnak bilduma: Hezkuntzako planteamendu orokorrak aisialdirako”.
1982
Profesionalizazio-prozesua hasi zen
Une horretan, tokiko eta foru mailako administrazio asko hasi ziren eremu horretan zuten erantzukizun publikoaz jabetzen eta gazteentzako ekipamenduak eta programak aktibatzea erabaki zuten, ordura arte ia modu esklusiboan irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko eremua zen espazioan esku hartzen hasi ziren. Erdi-profesionalizazioaren hasiera izan zen.
1984
Esku-hartze eta prestakuntza eremu berriak
Aisialdiaz eta Gazteez gain, gizarte mailako esku-hartzearen eremu berriak lantzen hasi ziren: ezagutzaren zabalpena, dokumentazioa eta abar. Zabaltze hori prestakuntza-eskaintzan ere ikus daiteke: Baztertze soziala (1985), Animazio soziokulturalaren diploma (1986), Hezitzaile adituen ikastaroak edo Adierazpen eta sormeneko ikastaroak (1988).
1984
Sailak eta ideia-laborategia
EDEJ sailen arabera egituratuta zegoen (Psikopedagogia, Herri Aukera, Taldeen dinamika, Adierazpena, Natura, Indarkeriarik eza…), alde batetik, ikastaroen plangintza egiteko eta martxan jartzeko, eta bestetik, haien inguruan hausnartzeko, ikertzeko… ideia-laborategi gisa.
1985
Aisialdi Eskola gisa homologatzea
Eusko Jaurlaritzak Aisialdiko Eskola gisa aitortu zuen eta Aisialdiko begiraleen eta Aisialdiko zuzendarien ikastaroen lehen homologazioak jaso zituzten.
1985
Lehen laneko kontratazioak
Lehen laneko kontratazioak egin zituzten.
1986
Aliantza eta kolaborazio berriak sustatzea
Sortzetik, EDEJk esku-hartze eremuko beste erakunde batzuekin aliantzak eta kolaborazioak sustatu zituen. Gainera, sare ugaritan parte hartzen du. Aldi honetan, EDEJk Gorabide Elkartearen Aisialdiko Zerbitzuarekin harreman-protokoloan parte hartu zuen, baita Euskadiko Gazteen Kontseilua eratzen ere.
1988
Suspergintza Elkartea sortu zen
Suspergintza Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, onura publikokoa izateko aitorpena du. 1988tik gizarte, kultura, hezkuntza eta ingurumen arloko esku-hartze eremuetan programak eta ekipamenduan diseinatzen eta kudeatzen ditu.
1989
EDE-ko Patronatuko Batzordea
EDEko Patronatuko Batzordea izendatu zen.
1989
Animazio soziokulturaleko eskolaren aitorpena
Eusko Jaurlaritzak Animazio soziokulturaleko eskola gisa homologatu zuen.
1990
Fundazio kanoniko eta autonomoa
EDE Fundazio kanoniko eta autonomo gisa eratu zen eta Fundazioaren Patronatuaren Batzordea sortu zen.
1991
Harreman-protokoloak eta hitzarmenak ezartzea
EDE Fundazioak lehen lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen zenbait erakunderekin: Gizarte Boluntariotzaren Eskola Elizbarrutiko Cáritasekin; partaidetza-hitzarmena Gorabide elkartearekin (Bizkaiko adimen-desgaitasuna duten pertsonei babesa ematera bideratutako irabazi-asmorik gabeko elkartea, familiek osatutakoa).
1991
Harreman-protokoloak eta hitzarmenak ezartzea
Era berean, erakundearen egoitza nagusia Indautxura eraman zuten: Simon Bolivar kalea, 8b. Bilbo, 48010
1993
Elkarteetako boluntariotzaren alde egin zuen
Euskadiko Kutxarekin hitzarmena eginda, Alde-boluntariotza zerbitzu integrala sortu zen.