
2003
EDEk gizarte arloan esku-hartzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen enpresa-ekartzea bultzatzen du
EDE Fundazioak gizarte arloan esku hartzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen enpresa-elkartea, Gizardatz, sortzea sustatu zuen lan-testuinguruak hobetzeko.
2003
Kopartaidetza enpresa erakundeen sorreran
Gainera, FIARE sortzen parte hartu zuen: inbertsio eta aurrezki arduratsurako fundazioa.
2004
Politika Publikoak garatzea
Gipuzkoako Foru Aldundirako aholkularitzako lehen lana egin zen. “Bakerako hezkuntzaren egoera eta beharrak Gipuzkoako lurralde historikoan”.
2004
Aitorpena erakunde berdinzalean
Aitorpena gizon-emakumeen arteko aukera-berdintasunean Emakunderen erakunde kolaboratzaile gisa.
2005
Prestakuntzaren eremuan teknologien aplikazioa sustatzea
Onlineko prestakuntza hasi zen: Moodle Mood…
2005
Aitorpena Lanbide-prestakuntzako ikastaroak ematen dituen erakunde gisa
Aitorpena Lanbide-prestakuntzako ikastaroak ematen dituen erakunde gisa
2006
Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia martxan jartzea.
Behatokia Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko tresna da, erakunde eta sareekin batera. Horrez gain, erakundeen artean elkarrizketarako eta ezagutza sortzeko espazioa ere bada, lankidetzatik, sektoreari buruz eta sektorerako intereseko gaietan, esku-hartzearen kudeaketari eta berrikuntzari dagokionez. Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak sustatutako proiektua da, eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzaren..Gehiago ikusi
2006
Hirugarren Sektorea Sendotu: Indartu Programa sustatu
Indartu programa: Gizarte arloko esku-hartzean lan egiten duten Bizkaiko hirugarren sektoreko erakundeak, txiki eta ertainak, indartzera bideratutako programa da; BBKrekin lankidetzan garatzen da.
2007
Suspertu, gizarteratze-enpresa, sortzen da
Suspertu sortu zen: 2005ean Suspergintza Elkarteak sortutako gizarteratze-enpresa da, Eusko Jaurlaritzako Gizarteratzeko Enpresen Erregistroan inskribatutakoa, ostatu eta instalazio sozialen, gazteen eta kiroletakoen sarea kudeatzen du, ostalaritza-zerbitzuez gain.
2007
Kiribil: gizarte-ekimenen irabazi-asmorik gabejo erakundeen sarea
Kiribil irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea da, tokiko gizarte-ekimenekoa. Komunitatea sendotzeko lan egiten du, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez. Sare horretan parte hartzen dute hauek: EDE Fundazioa, Umeak Kalean, Argizai Eskaut Taldea, Aurrerantz, Aizibizia, Portugaleteko Aisialdi Sare, Aurrerantz eta Harribide Fundazioa.
2008
ST3 Elkartea sortu zen
ST3 Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, zerbitzu teknologikoak garatzen ditu eta edozein behar teknologikori eta komunikazio-beharri erantzun integrala ematen dio, erakunde bakoitzaren ezaugarriak eta zehaztapenak kontuan hartuta. Hirugarren sektorean espezializatuta dago, eremu sozialean ibilbide luzea duen taldea baitu.
2008
EDE Fundazioak hizkuntza-kudeaketan kalitateari emandako Zilarrezko Bikain ziurtapena lortzen du
EDE Fundazioak hizkuntza-kudeaketan kalitateari emandako Zilarrezko Bikain ziurtapena du.
2009
Ostargi, EDE Fundazioaren elkarte sustatzailea
EDE Fundazioaren erakunde mailako bilakaera juridikoaren prozesu barruan, Ostargi fededunen elkartea osatu zen, EDE Fundazioaren elkarte sustatzailea. Ostargi elkarte-proiektu gisa sortu zen (fededunen elkarte pribatua), aspalditik eta era ugaritan, EDE Taldearekin lotura zuten pertsonen multzo batek sustatuta. Proiektuan bazkideek eta kolaboratzaileek parte hartzen dute.
2014
Ingurumeneko apustua
Fundazioa sortu zenetik abiatutako ingurumen arloko lan-ildoaren aldeko apustua argia eginez, Gizalur SL sortu zen, EDE Taldeko gizarte eta ingurumen arloko proiektua den Gizartenaturak sustatuta. Gizalurrek ingurumena zaintzeko lan eta zerbitzu orokorrak egiten ditu, eta espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketa eta kontrola egiten du. Gizalurrek bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin eta ingurumeneko boluntarioekin..Gehiago ikusi
2015
“Emaktiva” proiektua martxan jartzea
“Emaktiva” proiektuaren bidez, egoera ahulean dauden emakumeen lan-mundura sartzea eta gizarteratzea lortu nahi da, prozesuan zailtasun handiagoak izaten baitituzte eta laguntza eta arreta espezializatua behar izaten baitute. Zenbait ekintza egiten ditugu koordinatuta: coaching, mentoring, bitartekaritza, enplegu-bilaketa aktiboa, prestakuntza eta abar. Horiek “Emaktiva espazioan” egiten dira, eta bizitza-lana-enplegua bateratu nahi dira..Gehiago ikusi
2015
EDE Fundazioaren enplegu-zentroa
EDE Fundazioaren enplegu-zentroa gizarteratzeko orientazio- eta sustapen-zerbitzuekin koordinatuta Lanbidek homologatutako baliabidea da. Enplegua bilatzeko eta/edo hobetzeko bidean laguntzeko baliabideak dituen espazioa da; betiere espezializatutako langile teknikoen aholkularitza indibidualizatua eskaintzen du.
2017
Jesusen Bihotza Apostolikoen Kongregazioarekin akordioa sinatzea
EDE Fundazioaren sustatzaile den Ostargi elkarteak eta Madrilgo Apostolikoen Kongregazioak “Jesusen Bihotza Apostolikoen Kongregazioaren eta Ostargi fededunen elkarte pribatuaren arteko harreman-esparrurako oinarriak” dokumentua sinatu zuten. Dokumentu horretan, bi erakundeek elkarrekin lan egiteko nahia adierazi zuten, justiziari eta gizarte-kohesioari lotutako ekimenetan, eta ekintza eraldatzaileko baliabide zibilen arteko erakunde mailako artikulazio-esparrua sortzeko..Gehiago ikusi