19 Mar, 2020

2030 Agenda pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, baina mundu mailako bakea eta justiziarako sarbidea sendotzeko helburua ere badu. Agendak arlo ekonomikoa, soziala eta ingurumen arloa biltzen dituzten 17 helburu eta 169 jomuga planteatzen ditu. Agendak konpromiso komuna eta unibertsala inplikatzen du. Bertan, gazteek asko dute egiteko eta esateko: Agenda ezagutuz eta konektatuz, gazteek irtenbide berritzaile eta inklusibo berriak topatzeko eta garatzeko konpromisoa hartzen dute.

15 eta 35 urte arteko gazteen artean Agenda 2030 eta Agenda Basque Country 2030 ezagutzen laguntzeko, azaroaren 16an jardunaldia antolatu dugu Euskalduna Jauregian (Bilbo). Bertan, EDE Fundazioak tailerrak dinamizatzen ditu eta idazkaritza teknikoa koordinatzen du. Bertan hartu zuten parte Euskadiko eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko gazteek. Horiek, egun batean, Agenda 30ekin ikasi, eztabaidatu eta konprometitu ziren, adituen hizketaldien eta metodologia berritzaileen, sortzaileen eta parte-hartzaileen bidez.