28 Jan, 2021

Barakaldo Lagunkoia sustatuko duen adinekoen talde eragilea abian jarri genuen. Adinekoak protagonista izango dituen herritarrek parte hartzeko prozesu bat sustatzea zen helburua, pertsona horiek ongizatearen sortzaile izan daitezen. Deialdi arrakastatsu bat egin genuen motibazio-bideo baten bidez.

 

Parte-hartzeari eta hiri lagunkoien plan baten fase eta tresnei buruzko prestakuntza-saioak egin genituen, eta lagundu egin zuten saio haiek talde eragile ahaldundu bat, proiektuaren protagonista izango zena, indartzen.