adinekoak_parte_hartzea_sustatzea
Laguntzeko eta gizarte babesa eskaintzeko Zerbitzutik, bakarkako laguntzari eusteko ari gara lanean, instituzionalizazio urte asko dituzten pertsonen gizarte laguntzako beharrak asetzera zuzenduta, edo etxean bakarrik bizi direnei eta alde horretatik gabeziak dituztenei zuzenduta. Askok, askotan, isolamendu eta bakardade egoerak dituzte. Osasun egoera dela eta, egokitu egin behar izan dugu pertsona horiekin harremana izateko modua, eta horretarako, formatu berriak eta tresna telematikoak erabili ditugu. Horien bidez, laguntza hori, batez ere konfinamenduan kalera irten ezinik egondakoan, hain beharrezkoa den hori, sentitzen jarraitu ahal izan dute