lanberri_banner_eusk
EDE Enplegu Inklusiboan, Enpleguko Proiektu Integral berria jarri dugu abian, oraingoan Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ibilbide integral honen diseinuan, profesionaltasun-ziurtagiri bat programatu dugu, “Sistema mikroinformatikoetan”. Parte-hartzaileek honako hauek ikasiko dituzte: softwarea instalatzen eta konfiguratzen, sare lokalak instalatzen eta egiaztatzen, euskarriak eta konponketak…

Egun eskaera handienetarikoa duen sektoreetako bat da, eta parte-hartzaileek aholkularitza informatikoan zabaldu ahal izango dute beren karrera profesionala: softwarearen instalazioak eta konponketak egin ahal izango dituzte, sareko ekipo eta sistema informatikoak konfiguratu, eta arazo teknikoak konpondu eta zerbitzu teknologikoak eskaini.

Prestakuntza tekniko eta profesionalarekin batera, genero berdintasunari eta enpleguari buruzko kontzeptuak landuko ditugu, eta enplegagarritasuna hobetzeko eta lan merkatuan sartzeko beharrezkoak diren lan-aktibazioko gaiak landuko ditugu.

Gainera, enpresetan praktikak eta lanean hasteko aukerak bermatzen ditugu, enpresekin dugun lankidetza-zerbitzua tarteko. Gure enplegu-zerbitzuetan parte hartzen duten pertsonentzako lan-aukerak bilatzen ditugu etengabe.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatzen du