-
Autodefentsa digitala: Interneten gabiltzanean beste pertsona eta erakundeen jokabide eta interesetatik babesteko baliabide eta esperientzien inguruan gehiago jakiteko hiru lantegi
-
Bideo jokoak: azken aldian bideo-jokoetan Streaming-a ezin besteko tresna bihurtu da jokalarien arteko ezagutza partekatzeko eta harremanak lantzeko
- Fabrikazio digitala: fabrikazio digitala gure bizitzako ia gauza guztietan dago, ordenagailu bidez diseinatu eta diseinua makina batekin egitea da fabrikazio digitala
- Sorkuntza digitala: askotan Interneten gure burua kontsumitzaile hutsak bezala ikusten dugu. Baina esploratzeko eta esperimentatzeko baliabide ugari eskaintzen ditu
Azaroaren bukaeran EDE Fundazioa-Suspergintzak martxan jarri du haritulab.eus, hezkuntza digital kritikoaren inguruan hausnarketak eta ezagutzak partekatzeko gazteentzako pentsatutako webgunea.
Proiektu hau posiblea izaten ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskara eremu digitalean sustatzeko emandako diru-laguntzari esker.
haritulab.eus-en bai Suspergintzako lantaldeko pertsonak euren ezagutza eta esperientziatik baita teknologia eta digitalizazio prozesuen inguruan dabiltzan pertsona ezberdinen laguntzarekin artikuluak, tutorialak, zuzeneko lantegiak eta errepositorio bat pixkanaka sortzen gabiltza. Bidean elkarrekin ikasi eta digitalizazioaren inguruan alternatiba ezberdinak elkarrekin ezagutu eta sortu ditzagun.
Haritu proiektu bezala 2019ren bukaeran jaio sen Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao eta Suspergintza EDE Fundazioak egindako elkarlanaren ondoren, ezagutza horretatik abiatuta bide ezberdinak landu nahi ditu proiektuak eta euretako bat web gune forma hartu du: haritulab.eus
2019an egindako lanagatik haritulab.eus STEAM Euskadi sarien finalista suertatu zen 133 ekimenen artean. Horrek ere animoak eman dizkizugu gazteekin lan ildo hau bultzatzeko.
Webgunea oraindik oso proiektu txikia bada ere topaketa oso interesgarria gabiltza prestatzen urtearen bukaerarako: Gazteentzako neguko teknologia laborategia.
