1. Pertsonentzako espazio segurua eta inklusiboa
GURUZU pertsonen garapenerako berdintasun-gune segurua eta inklusiboa da, eta, beraz, ez dira onartzen printzipio horiek urratzen dituzten jarrerak, harreman-moduak eta jarduerak.
EDE Fundazioak errespetuan, berdintasunean eta tratu onean oinarritutako organizazio-kultura sustatzen du, edozein indarkeria-, jazarpen- edo diskriminazio-motaren aurrean zero tolerantzia erakutsiz. Konpromiso horrekin bat etorriz, erakundeak arreta emateko, laguntzeko eta bideratzeko protokoloak ditu, bai eta salaketa-kanal bat ere, pertsonen osotasuna urratzen duten egoerak jakinarazteko.
Ildo horretan, berariaz debekatuta daude, espazioak erabiltzen diren bitartean, honako hauek:
- Sexu-jazarpena edo sexuagatriko jazarpena, bai eta osotasun moralaren, duintasunaren edo sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide ere.
- Sexu-orientazioagatiko, identitateagatiko eta/edo genero-adierazpenagatiko jazarpena edo indarkeria.
- Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria.
- Egiturazko indarkerien edo indarkeria anitzen eraginpean dauden beste kolektibo batzuekiko jazarpena (arraza, jatorri nazionala edo etnikoa, sexua edo generoa, adina, sexu-orientazioa, erlijioa edo desgaitasuna).
Erakundeari lotutako pertsona guztiak edo espazioaren erabiltzaile guztiak (profesionalak, boluntarioak, parte-hartzaileak, laguntzaileak edo hirugarren pertsonak) behartuta daude jarduera-esparru hori errespetatzera eta indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko ingurune seguruak sortzen laguntzera.
Klausula hori ez betetzeak jarduera berehala etetea ekar dezake, bai eta EDE Fundazioak pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzea ere.
2. Espazioak zaindu
Erakunde eskatzailea izango da alokatutako edo utzitako espazioak zaintzeko arduraduna, eta, beraz, espazio horiek egoera onean mantentzeaz arduratuko da.
Erakunde eskatzaileak bere gain hartuko du ekitaldia antolatzeko eta gauzatzeko ardura osoa, eta, hala badagokio, ekitalditik erator daitezkeen kalteen ardura hartuko du bere gain.
Erakunde eskatzaileak bermatuko du alokatutako edo utziatako espazioen okupazioa eskabidean zehaztutako erabileretarako erabiliko dela, eta konpromisoa hartuko du material grafikoa, kartelak edo antzekoak ez erabiltzeko, Guruzurekin egindako eskaeran eta/edo alokairu-prozesuan adostutakoaz gain.
3. Muntaketa eta desmuntaketa
Altzarien antolamendua, oinarrizko muntaketa eta desmuntaketa erakunde eskatzailearekin adostuko dira kasu bakoitzean.
Utzitako espazioak jaso ziren egoera berean itzuliko dira, baita altzarien kokapena ere.
4. Jasangarritasuna
Jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa dugu, eta Guruzura etortzen zareten pertsona, erakunde eta kolektiboei hauxe eskatzen dizuegu:
- Egin dezagun energiaren erabilera arduratsua (beharrezkoak ez diren argiak pizteko eta amatatzeko kontrola, pilotuak stand by eran…)
- Izan gaitezen uraren kontsumoarekin arduratsuak.
- Egin dezagun beti zaborraren gaikako bilketa edukiontzi egokietan