EDE Fundazioaren Patronatuko Batzordea da erakundearen gobernu-organo gorena. Haren helburua da proiektuaren helburuak betetzea eta proiektuaren bilakaera egokia berrikustea. Batzordea eremu ugaritatik datozen ibilbide profesional zabaleko pertsonek osatzen dute: arlo ekonomiko-finantzieroa, enpresetakoa, unibertsitatekoa, politikoa, hirugarren sektore soziala, komunikazioa, elizakoa… Pertsona horiek, gainera, laneko ibilbidean nahiz ibilbide pertsonalean gizartearekiko kezka agerikoa eta nabarmena erakutsi dute. Beraz, bizitzako esperientzia eta esperientzia profesional osoa eskainiz hartzen dute parte gobernu-organoan, modu altruistan erantzukizun guztiak beren gain hartuz.

JP_Jon Mancisidor

Ekonomista da. 1978an BBKn sartu aurretik, ikasketa sozio-ekonomikoak egin zituen eta Babcock-Wilcox-en lan egin zuen. 1991tik aurrera eta 2013an erretiratu zen arte, BBKn nahiz Kutxabanken Gizarte Lan, Irudi eta Komunikazio arloak zuzendu zituen. Aldi horretan, beste jarduera askoren artean, erakunde sozial eta kulturalen patronatu ugaritako kide izan da. Pertsonen bizi-baldintzak, batez ere egoera ahulenean daudenenak, hobetzen laguntzeko zuen kezka pertsonala txertatu du bizitza profesionalean.

JP_Nieves_Gamiz

Proiektu Berrien Garapeneko zuzendaria da CEBEKen (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa). Erakunde horretan ibilbide luzea egin du, eta gizarte-izaerako ekimenak bultzatzeko ardura bere gain hartu du. Enpresetan berdintasuna sustatzearekin eta boluntariotza korporatiboarekin lotutako hainbat ekimen jarri ditu abian. EDE Fundazioaren zenbait proiektutan lagundu du, hala nola Emaktiva-n.

JP_Marimar_Magallon

Industria-ingeniaria da Comillaseko Unibertsitatean, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterra (Deustuko Unibertsitatea) eta Irabazi-asmorik gabeko Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra (ESADE). Hogei urte baino gehiagoz egon da Alboan GKEari lotuta, eta zuzendari izan da 2014tik 2020ra, kudeaketan eta arlo sozialean ezagutzak uztartzen. Jesuiten lotura luzea du. Gaur egun, testuinguru ahuleko ekimen ekonomiko-produktiboen iraunkortasuna ebaluatzeko eta kudeatzeko doktoregoa egiten ari da.

JP_Andoni_Zubizarreta

Athletic, Bartzelona eta Valentziako nazioarteko atezain ezaguna. Gainera, Athletic, FC Bartzelona, Olympique Marseilla eta gaur egun Porto FC taldeetan kirol zuzendaria izan da. Athletic Fundazioaren bultzatzailea izan zen; “make a team” eko akzioduna eta aholkularia. MBA Columbia Business School bat du, coach-a da eta El País egunkariko zutabegilea ere bada.

Kudeatzaile-lanak egin dituen klub guztietan gizarte-ekintza integratzaileak txertatu ditu.

JP_Imanol_Zubero

Soziologian doktorea da eta irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Herriko sindikalismoari eta aldaketa teknologikoari, informazioaren teknologia berriei, gizarte-mugimenduei, boluntariotzari, indarkeriari eta politikari buruzko artikulu eta liburu ugari idatzi ditu. Esparru politikoan, sozialean eta eklesialean erreferentziazko pentsalaria da, mugimendu sozialekin konektatua. HOACeko (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) militantea da, eta Bakearen Aldeko Koordinakundearen sustatzaileetako bat izan zen.

Patronato-8

Informatikako ingeniaria da, eta Informazioaren Segurtasuneko masterra du egina. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko zuzendaria da. STEAMi buruzko dibulgatzailea da, genero-ikuspegiarekin, eta Nobel Run mahai-jokoaren egileetako bat, emakume zientzialariak ikusarazteko. Zientzia-dibulgazioko foro askotan parte hartu du, emakumeek zientzian duten zereginari buruz hausnartzeko eta genero-arrakala murrizteko ekintzak proposatzeko. Doce Miradas kolektibo feministako kideetako bat da.

Patronato-2

Soziologian doktorea da, eta hamarkada bateko ibilbidea du Bilboko Zorrozaurre aldea osorik eraldatzeko eta biziberritzeko ZAWP proiektuan. Bertan, ikertzaile eta sustatzaile gisa zituen eskumenak hedatu zituen, soziologiaren ikuspegia, kultura eta lan komunitarioa hibridatuz. Gaur egun Euskampus Fundazioan egiten du lan. Programa lagungarriak prestatzeaz arduratzen da, bai eta eragileen arteko lankidetzaz, eta unibertsitatearen eta lurraldeko gizarte- eta ekonomia-esparruaren arteko gaitasunen transferentziaz.

Patronato-1

Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) elkarteko ordezkaria 2023tik. Eskultismoari lotuta egon da haurtzarotik gaur egunera arte, Santurtziko Urbegi bizia taldean. EDEko Astialdi Eskolari lotua, Astialdiko Zuzendaritzako komunikazio-arloko irakasle gisa.

JP_Iñigo_Lamarca

Donostiarra Zuzenbidean lizentziaduna, Arartekoa izan zen 2004 eta 2014 artean. Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako letradua izan da. Anesvadeko Patronatuko kide eta EHUAlumniko (EHUko ikasle ohien sarea) lehendakari da, eta GEHITUko (Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkartea) sortzaile eta lehendakari.

Patronato-4

Jesusen Bihotza Apostolikoen kongregazioko lekaimea, filologoa, teologoa eta gizarte-hezitzailea da. Madrilgo Lavapiés auzo kultura anitzean bizi da, kongregazio arteko komunitate batean. Gaur egun Madrilgo Pastoral Institutuan gonbidatutako irakasle gisa lan egiten du, eta Kristautasuna eta Justizia arlo teologikoan kolaboratzailea da (LLuis Espinal Fundazioa). Aktibismo soziala eta feminista konbinatzen du bazterketa-testuinguruetan pertsonei eta konprometitutako taldeei laguntzearekin.

Patronato-9

Komunikazio korporatibo, politiko eta instituzionalean, marka pertsonalean eta harreman instituzionaletan eskarmentu handia duen kazetaria. Gaur egun, South Summit-eko Komunikazioa eta Harreman Instituzionalak zuzentzen ditu. Hamar urtez, maila goreneko komunikazio politikoaren esparruan aktiboki lan egin du. Gainera, El Economista egunkari ekonomikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta Finantzak eta Merkatuak ataletan lan egin zuen.

JP_Rfael_Ruiz

Pere Tarrés Fundazioko Erakundeekiko Harremanen, Prestakuntzaren eta Aholkularitza-Ikerketen, eta gizarte eta hezkuntza arloko zentroen sarearen zuzendaria. Kataluniako Hirugarren Sektoreko Erakundeen Mahaian zenbait kargu izan ditu(lehendakari ordea, diruzaina, idazkaria,…), baita beste hainbat erakundetan ere. Kataluniako fundazio ugaritako patronatuetako kide. Biologian lizentziatua eta Aisialdiaren eta Gizarte eta Kultura arloko Animazioaren Pedagogian diplomatua. Ohiko kolaboratzailea Didania-n (Aisialdiko Erakunde eta Eskola Kristauen Federazioa). Hirugarren Sektorearen errealitatea ondo ezagutzen du Katalunian eta Espainian.

anasanta-patronato

Psikologian lizentziaduna. ICONGen koordinatzailea, GKEen Kalitaterako Institutua, Hirugarren Sektore Sozialeko estatu-sare handi guztiek sortutako erakundea. Madrilgo Espainiako Gurutze Gorriarentzako Esku-hartze Sozialeko Programaren koordinatzailea eta Programa eta Kudeaketako arduraduna izan zen. Gizarte Ekintza sektoreko erakundeetan eta GKE askorekin lankidetzan aritu da, irakasle eta dinamizatzaile gisa.

JP_Elena_Ayarza

Psikologian lizentziatua, haren ibilbide profesionala gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzearen, garapen komunitarioaren, gizarteratzearen eta lan munduratzearen eta gizarte-
zerbitzuen eremuan garatu da. Funtsean ekimen sozialeko erakundeetatik (EDE Fundazioa barne denboraldi labur batean) eta zuzeneko esku-hartzearen, kudeaketaren eta aholkularitzaren arloko funtzioetan. 2008-2009 aldian Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendaria izan zen. Une hartan onartu zen EAEko Gizarte Zerbitzuen egungo Legea. Gaur egun Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna da.

JP_Angeles_Lopez

Informazio sozialean espezializatutako kazetaria, Chaminade C.M.U.ko José Antonio Romeo Teologia Garaikideko Katedraren Aholku Kontseiluko kidea eta Edelvives Fundazioaren Aholku Batzordekoa hasieratik. Edelvivesen hezkuntza eta erakunde aholkularia da gaur egun. Arriskuan dauden Haur eta Nerabeei Laguntzeko ANAR Fundazioko Komunikazio zuzendaria izan da, eta San Pablo argitaletxeko lehen zuzendaria. Komunikazioari, hezkuntzari, feminismoari eta erlijioari buruzko ohiko hizlaria ere bada.

JP_Jose_Alberto_Vicente

EDE Fundazioaren eta Suspergintza Elkartearen sortzailea, EDEn lan egiten du hasieratik, etenik gabe. Azken urteetan etorkinen, batez ere magrebtarren, arretan erreferentzia izan da. Aitorpen sozial handia du: Utopía 2009 saria. Ostargiko, EDErekin lotura duen pertsona talde batek sustatutako elkarte-proiektuko, kide da.

JP_Pepa_Moleon

Pedagogoa da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (INEM) funtzionario erretiratua. Erdialdeko Amerikan garapenerako lankidetzako proiektuetan lan egin du. Sinestun laikoa, kolektibo hauekin konprometituta: Emakumeak eta Teologia eta
Sare kristauak. Gaur egun Luz Casanova Fundazioaren presidentea eta Alandar informazio sozial eta erlijiosoa emateko aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kide da. Kantabriako Pentsioen Sistema Publikoen aldeko Koordinakundean militantea da, baita komunitate horretako Batzar Feministetan ere. Gizartea du kezka eta ardura: desberdintasuna eta horren ondoriozko bidegabekeria, generoen, klaseen eta herrialdeen artean.

JP_Bittor_Gonzalez

Zuzenbidean lizentziatua. Lan arloko abokatua. Bilboko ESTUDIO JURÍDICO bulegoko Lan Arloko arduraduna eta bazkidea. Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko laneko gatazka kolektiboetan arbitroa, bitartekaria eta adostaile da. Deustuko Unibertsitateko isialdiko Ikasketen Institutuko irakasle kolaboratzailea izan da. Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko eta Deustuko Unibertsitateko Abokatutzara Sartzeko Unibertsitate Masterreko (MUAA) Laneko Litigazio, Laneko simulazio eta Laneko estrategia prozesalen arloko irakaslea. Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren Sektorea (GIZARDATZ) osatzen duten erakunde ugariren abokatu laboralista. ITAKA – Bilboko Eskolapioak Kristau Komunitateen kide sortzailea.