Gipuzkoan Sexu-Indarkeriari Arreta Integrala Emateko Zerbitzu berria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren mendekoa, EDE Suspergintza erakundeak kudeatzen du. Helburu nagusiak hauek dira:
- Eraldaketa soziala: Zerbitzuak erreferente izan nahi du herritar guztientzat eta profesionalentzat, informazioa eta aholkularitza eskainiz sexu-indarkeriaren biktimen eskubideei buruz eta eskubide horiek gauzatzeko eskura dauden baliabideei buruz.
- Biktimei laguntzea: Sexu-indarkeria jasan duten emakumeei laguntza integrala ematea, bai gaur egun, bai iraganean, haien errekuperazioa eta gizarte-erreparazioa errazteko.
Taldea sei profesionalek osatzen dute: hiru psikologok, gizarte-langile batek, abokatu batek eta koordinatzaile batek.
Gaur egun Donostiako Camino kaleko 1. zenbakian dago behin-behinean. Urte amaieran Gros auzoan duen behin betiko egoitzara lekualdatuko da, eta beste bi eskualdetan egoitzak irekitzeko aukera izango du.
Sexu-indarkeriari Arreta Integrala Emateko Zerbitzuak lankidetza estuan lan egingo du Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS). Zerbitzu horrek berehalako arreta eskaintzen die gizarte-larrialdiko egoerei, indarkeria matxista barne. SFCUSek hamabost laguneko lantaldea du, gizarte-langileak eta psikologoak, besteak beste.
Eskaintzen diren zerbitzuak
- Informazioa eta aholkularitza 24 orduz, urteko egun guztietan.
- Aurrez aurreko arreta, telefono bidezkoa, txat edo Whatsapp bidez.
- Berehalako arreta integrala.
- Laguntza psikologikoa.
- Arreta eta orientazio juridikoa.
- Gizarte-arreta.
- Laguntza profesionala esparru polizialean, judizialean, sanitarioan edo bestelakoetan.
- Sexu-indarkeriari buruzko sentsibilizazioa.
- Espazio segurua eta konfidentziala.

