Lanean hasi ginenetik Euskalerriko Eskautak Bizkaiari laguntzen diogu Haurren eta Nerabeenganako Babesaren eta Tratu Onaren politikak garatzen. Hori dela eta, haien babes-ordezkariari egunerokotasunean laguntzen diogu, kontrastea ematen dugu eraikuntza-espazioetan, informazioa ematen diegu… eta gertu gaude Tratu Onari eta babesari lotuta beharko dutenerako.
Haien espazioetako bat «Ingurune Seguruko» mahaia da, laneko espazio bat, non haien taldeetako hainbat pertsonak borondatez hartzen dute parte, politikak eraikitzen ekarpena egiteko: material didaktikoak, arriskuen mapak, sentsibilizazio-kanpainak… espazio honetan antzematen diren beharrak botatzen dira, eta askotariko ideiak lurreratzen dira. Eta bertan, Tratu on-en, mahai horretatik eraikitzen diren ekimenak kontrastatzen, aholkatzen eta laguntzen ari dira.
Azken urte honetan, nola begiraleak hala gazteak sentsibilizatzeko eta tresnak emateko kezkatik, mahai horretan Haurren eta Nerabeen Eskubideak lantzeko jarduerak jasotzen dituen materiala egin dugu.
Material horretan adinen arabera banatutako jarduerak aurkituko dituzue (8 urtetik 18 urtera), eta, jolasen eta taldeko dinamiken bitartez, adingabeek haien eskubideak ezagutu ditzakete, eta honakoei buruz hausnartu: zer egin betetzen ez direnean, zein diren ingurune seguruak, nola tratatzea nahi duten eta nola eskatu laguntza behar izanez gero.
Erabilgarria izatea espero dugu!

