12 Maiatza, 2026
Maiatzaren 15ean, Garaituk, indarkeria matxista egoeretan arreta psikosozial, soziohezitzaile eta soziojuridikoko zerbitzuak, hiru urteko ibilbidea beteko du. Hiru urteko lan konprometitua izan da, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko eta babesa emateko helburuarekin.
Hiru urte hauek zerbitzuaren beraren hazkundea ere ekarri dute. Taldeak 7 profesionalez osatutako ibilbidea hasi zuen eta proiektua sendotu eta zabaltzeari esker, gaur egun 12 pertsona gara modu koordinatuan eta konprometituan lanean ari garenak, arreta hurbila, espezializatua eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitzeko.
Urteurren hau aukera bat ere bada Garaitu osatzen duten eta osatu duten pertsona guztien ahalegina, inplikazioa eta dedikazioa aitortzeko, baita zerbitzura jo dutenen konfiantza eskertzeko ere.
Hasieratik izan dugun konpromiso berarekin jarraitzen dugu aurrera: Gipuzkoako indarkeria matxistako egoerak bizi dituzten emakumeentzat eta haien ardurapean dauden pertsonentzat laguntza ematea, sostengua eskaintzea eta espazio seguruak eraikitzea.


