15 Jun, 2026

Bilbao 10-06-2026 Presentación NEB. BM30 © MITXI
New European Bauhaus Festibalaren barnean, NEBeko Bizkaiko partnerak “Etorkizuna tokian tokiko ikuspegitik diseinatzea: Kultura, Sormena eta Komunitatea Bizkaian” topaketa antolatu zuten. Ekitaldia ekainaren 10ean izan zen BBK KUNAn.

NEBen Bizkaiko ordezkariak (BBK Kuna, Bilbao Metropoli 30, eCivis, EDE Fundazioa, Gaia, IED Kunsthal eta Naider) ekitaldian parte hartu zuten, Euskadiko beste partner batzuekin batera. Bertan, kulturaren, herritarren, diseinuaren eta gizar-teberrikuntzaren arteko lankidetza-modu berriei buruz hausnartzeko gune bat proposatu zen, bertatik bertarako ekimenek jasangarritasunaren, kohesioaren eta sormenaren eragile gisa duten balioa nabarmenduz.