Gipuzkoan, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin (AEHG) eta Cei Taldearekin (Eskolanbide Berri) batera, programa integral bat jarri zen martxan ostalaritzaren esparruan; eta Bizkaian, InertaFibra, telekomunikazioen sektorean oinarritutako programa.
Proiektu horien bitartez, parte-hartzaileei ibilbide pertsonalizatu batean lagundu zitzaien, prestakuntza teknikoa, orientazio soziolaboraleko ekintzak, administrazio-izapideetan aholkularitza eta laguntza eta lan-bitartekaritzako ekintzak konbinatuz. Ikuspegi integral horrek eta gizarte-eragileekin, prestakuntza-erakundeekin eta enpresa-ehunarekin koordinatzeko mekanismoek nabarmen erraztu dute onuradunek enplegua lortzeko benetako aukerak sortzea.
Ibilbide horiek gauzatzeak agerian uzten du erakundeak aukera-berdintasunarekin, gizarte-kohesioarekin eta herritartasun inklusiboa sustatzearekin duen konpromisoa; izan ere, prozesua amaitu zuten 35 pertsonetatik, Gipuzkoako prozesuetan parte hartu zuten pertsonen % 86k eta Bizkaiko parte-hartzaileen % 90ek egindako prestakuntzarekin lotutako lan-kontratu bat lortu zuten, eta, horri esker, administrazio-egoera erregularizatu ahal izan zuten.








