Amets Arzallusek Miñan (Susa) izeneko lana kaleratu du. Bertan Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa. Izan ere, Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria.

Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Hala, bidaia horren kronika da Miñan, Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.

Ekainaren 7an, 13:00etatik aurrera, Amets Arzallus izango da gurekin, liburuaz, kulturartekotasunaz, immigrazioaz eta abarrez mintzatzeko.