Bideratzailea |
JERONIMO MAZARRASA
Jeronimo Mazarrasak 22 urte daramatza online, eta bizitza oso bat sarearen eta ikus-entzunezko narratibaren artean.
Munduko hainbat oihanei buruzko lau dokumental ondu ditu, eta erabiltzaileen esperientziak diseinatu du hainbat bezerorentzat, tartean, Canal+, SER irrati katea, Inversis, BBVA, o Movistar.
Dokumental eta interfazeen artean, lan-bizitza nahikoa eskizofrenikoa izan zuen, hori guztia gauza bera zela ohartu zen arte, nahiz eta medio ezberdinetan gertatu: batzuen bizitza sintetizatzea (pertsonak, komunitateak, enpresak, produktuak) besteek ulertuko duten modu batean (publikoa, erabiltzaileak, bezeroak).
Narratiba testuen erabilgarritasuna zela ohartu zenean, bere bizitzak nabarmen egon zuen hobera: zoriontsuagoa da, eta gozatu egiten du medio bat aberasten beste medio batean ikasitako tekniken bitartez.
|
Matrikulatzeko datak |
Izena emateko epea: urriaren 7ra ate, asteazkena.
Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:
1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).
2.- Zure NANa eskaneatuta.
3.- Azken nominaren goiburua.
Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.
|