Izena eman


  • LEGE OHARRA / AVISO LEGAL

    Datu-babesera oinarrizko informazioa / Información básica sobre protección de datos:
    Interesdunari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak tratatuko dituela EDE Fundazioak. Datu pertsonalak EDE Fundazioko erakunde guztiek garatzen dituzten gizarte, hezkuntza eta kultura arloko zerbitzu eta jarduerekin lotutako informazioa jasotzeko eman ahal izango dira. Interesdunak bere datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta tratamendua mugatzeko edo horri aurka egiteko eskubidea du. Datuen babesari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu EDE Fundazioaren webgunean eta/edo posta elektronikoko helbide honetan: lopd@edefundazioa.org.

    Se informa a la persona interesada de que sus datos personales serán tratados por Fundación EDE. Los datos personales podrán ser facilitados para recibir información en relación con los servicios y actividades sociales, educativas y culturales que desarrolla el conjunto de organizaciones de EDE Fundazioa. La persona interesada tiene derecho de acceso, rectificación, supresión de sus datos, y la limitación u oposición a su tratamiento. Podrá ampliar información en materia de protección de datos en la web de Fundación EDE y/o en la siguiente dirección de correo electrónico: lopd@edefundazioa.org

Nontzeberri Zikloa (29/06/2023)

“Tabernaria”

Tartean teatroa konpainiako kidea den Mikel Martinez aktorea Nontzeberri Zikloaren hurrengo protagonista izango da, “Tabernaria” bakarrizketarekin. Hitzordua, ekainaren 29an izango da, eguerdiko 12:00etan.

“Tabernaria” bakarrizketa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du, eta Mikel Martinezek aktore lanak egiten ditu. Cafe Bar Bilbao Sariaren 15. edizioan, Patxo Telleriarentzat sari berezia izan zen, azken urteotan euskal dramaturgian egindako lanagatik eta, zehazki Tabernaria: instrukzioak botatzeko ondo bat kaña teatro laburreko lanagatik.

Bertako eszenan tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariak beste kontu batzuez hitz egingo digu, bere beldurrez eta desirez, bai eta beste gai sozial batzuez ere. Hortaz, kaña bat nola zerbitzatu behar den azaltzez gain, harago joango da, eta tabernariak bere beldurrak eta nahiak aditzera emango ditu, gizarte-eztabaidarako gai jakingarriak ere mahaigaineratuz.

Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.

Kaña bat hartu eta zerbitzariari entzun!

Eman izena!

“Tabernaria”
Ekainaren 29an, 12:00 h.
EDE Fundazioa (patioa)

Nontzeberri / Suspergintza Elkartea
Simon Bolibar, 8ºB – 48010 Bilbao