Aterpetxea:
Helburuak:
Abentura Lekeitio programaren bitartez abenturazko ekintza ezberdinak egiteko aukera izango duzue: zuhaitzetako eskalada, Big Sup, piraguismoa, arrauna…
- Gaitasun motorrak eta osasunaren alorrekoak hobetzea, autonomia eta hobekuntzarako gaitasuna landuz.
- Talde-kohesio, integrazio eta bizikidetzarako jarrera egokiak lantzea egonaldiaren egunetan.
- Ingurumen-inpaktu txikiko jarduera fisiko, kultural eta kirolekoetan parte hartzea, inguruneak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz.
- Jardueretan parte hartzean, talde-elkartasuna errespetatzea, kiroltasuna lehiakortasunaren gainetik jarriz.
- Natura zaintzen laguntzea.
Programa: Abentura Lekeition
Egitaraua:
Egun pasa
10:00 | Ongietorria Mendexa abentura Parkera iristea. 2 ordu inguru. |
13:30 | Bazkaria. Etxetik ekarri behar da. |
14:30 | Hondartzan jolasak |
16:00 | Agurra |
Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.
2 egun
LEHENENGO EGUNA | BIGARREN EGUNA | |
10:00 | Mendexa abentura Parkera | Motxila prestatzea. Kanoa eta Big Sup jarduera |
14:00 | Bazkaria. Etxetik ekarri behar da. | Bazkaria |
15:00 | Aterpetxera sartu | Agurra |
16:00 | Arratsalde librea | |
20:00 | Afaria |
Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.
3 egun
LEHENENGO EGUNA | BIGARREN EGUNA | HIRUGARREN EGUNA | |
10:00 | Mendexa abentura Parkera iristea. | Kanoa eta Big Sup jarduera | Arraunketa-jarduera Isuntza Elkartea |
13:00 | Bazkaria. Etxetik ekarri behar da. | Bazkaria | Bazkaria |
15:00 | Aterpetxera sartu | Arratsalde librea | Agurra |
16:00 | Arratsalde librea | ||
20:00 | Afaria | Afaria |
Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.
Prezioak:
Egun 1 | 20-29 bitarteko pertsonen taldea: 33 € 29 pertsonatik gorako taldea: 30 € |
2 egun | 20-29 bitarteko pertsonen taldea: 89 € 29 pertsonatik gorako taldea: 86 € |
3 egun | 20-29 bitarteko pertsonen taldea: 124 € 29 pertsonatik gorako taldea: 121 € |
Oharra:
– Prezioan ez da garraioa sartzen.
– Programatutako ekintzetan bakarrik egongo dira begiraleak. Arratsaldeko ekintzak eta gaubela gure begiraleekin egin nahi izanez gero, kontsultatu eta aurrekontua eskatu.
Norentzat: LHko 3.ZIKLOA + DBH
Kontaktua:
Arduraduna: Iratxe Santos Lagar | Telefonoa: 688647396 | Emaila: hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org
Enpresa kolaboratzaileak:
Erankunde ofizialak:
Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu.
Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:
- Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
- Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
- Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
- Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako
Aterpetxeak Suspertu enpresak kudeatzen du, EDE Fundazioaren laneratze-enpresa, eta hainbat instalazioren (ostalaritza, jatetxeak) kudeaketaren bidez, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du.