Aterpetxea: Arantzazuko Aterpetxea
Helburuak:
- Arantzazuko ingurunea ezagutu, bertako kondairak eta berezitasunak ikasiz.
- Aizkorri-Aratz Natura Parkeko biodibertsitatea aztertu: bertako landareria eta animaliak ezagutuz.
- Aizkorri-Aratz Natura parkeko paisaia ezberdinak ezagutu.
- Arantzazu inguruko aztarna arkeologikoak aztertu.
- Ipar orratzaren bitartez orientatzen ikasi.
- Ikazkintzaren ezaugarriak landu eta inguruan duen garrantziaz jabetu.
- Eguraldia neurtzeko tresna eta método ezberdinak erabiltzen ikasi.
- Klimak ingurunean duen eragina eta klima aldaketen ondorioak ezagutu.
- Arantzazun burutuko duten egonaldian zehar euskal kultura eta euskararen erabilpena sustatu.
- Ingurunearekiko errespetua eta zaintza sustatu.
- Desberdina suertatzen zaigun hizkuntza, herritar, bizi modu, ohitura eta kulturekiko errespetuzko jarrerak sustatu.
Programa: Mendizainak gara
Egitaraua:
Egun pasa
10:00 | Ongietorria Ibilaldia natura-parkean barrena. Iturrigorriko basoa, Arantzazu ezagutuz, meteorologo goiz batez… Hamaiketakoa Parketxera bisita |
13:30 | Piknika. Etxetik ekarri behar da. |
14:30 | Tailerra: orientazio-jolasa, talo tailerra, ibilbide irisgarriko jolasa, lurralde antolamenduko jolasa… |
16:00 | Agurra |
Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.
2 egun
LEHENENGO EGUNA | BIGARREN EGUNA | |
9:00 | Gosaria eta motxila egin | |
10:00 | Ongi etorria: ezagutza jolasak, arauak, logelen banaketa |
Arantzazuko parketxera irteera |
10:30 | Ibilaldia natura-parkean barrena: Iturrigorriko basoa Arantzazu ezagutuz, meteorologo goiz batez… Hamaiketakoa tartean |
Talo tailerra eta jolasa ibilbide irisgarrian zehar (edo lurralde antolamenduko tailerra, eguraldiaren baitan) |
13:30 | Jantokia prestatu | Jantokia prestatu |
14:00 | Bazkaria | Bazkaria |
15:00 | Parketxera bisita | Agurra |
16:00 | Orientazio-jolasa | |
17:30 | Askaria | |
18:00 | Jolas-toki (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak baditu zenbait joku irakasleek erabili ahal izateko |
|
20:00 | Jantokia prestatu | |
20:30 | Afaria | |
21:00 | Jokuak eta pelikula (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak baditu zenbait joku eta telebista irakasleek erabili ahal izateko |
Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.
3 egun
LEHENENGO EGUNA | BIGARREN EGUNA | HIRUGARREN EGUNA | |
9:00 | Gosaria | Gosaria eta motxila egin | |
10:00 | Ongi etorria: ezagutza jolasak, arauak, logelen banaketa |
||
10:30 | Zikloaren arabera. Ibilaldia naturaparkean barrena |
Zikloaren arabera. Ibilaldia: meteorologo goiz batez edo mitologia jolasa |
Talo tailerra edo lurralde antolamenduko tailerra |
Hamaiketakoa tartean | Hamaiketakoa tartean | Hamaiketakoa tartean | |
13:30 | Jantokia prestatu | Jantokia prestatu | Jantokia prestatu |
14:00 | Bazkaria | Bazkaria | Bazkaria |
15:00 | Zikloaren arabera. Parketxera bisita eta Orientazio-jolasa |
Zikloaren arabera. Jolasa ibilbide irisgarrian zehar eta aukeran murala / kareta tailerra (*sai arreen jarduera izan daiteke martxotik aurrera) |
Agurra |
17:30 | Askaria | Askaria | |
18:00 | Jolas-toki (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak baditu zenbait joku irakasleek erabili ahal izateko |
Jolas-toki (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak baditu zenbait joku irakasleek erabili ahal izateko |
|
20:00 | Jantokia prestatu | Jantokia prestatu | |
20:30 | Afaria | Afaria | |
21:00 | Jokuak eta pelikula (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak baditu zenbait joku eta telebista irakasleek erabili ahal izateko |
Jokuak eta pelikula (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak baditu zenbait joku eta telebista irakasleek erabili ahal izateko |
Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.
Prezioak:
Egun 1 | 16 € / ikasleko |
2 egun | 66 € / ikasleko |
3 egun | 104 € / ikasleko |
Gomendio eta garrantzizko informazioa:
Komeni da irakasleak ibilaldietan parte hartzea.
18:00etatik aurrera, ez da begiralerik egongo.
Ikastetxeek erabilera libreko gela bat izango dute telebista eta jolas ezberdinekin, irakasleek bertan jarduerak, gaubelak edo bideo forumak antolatu ahal izateko. Era berean, aterpetxean frontoia eta estalitako patio handia dago.
Egonaldia egin baino lehen, heziketa zentroak burutuko duen programa zehatza jasoko du.
Jarduerak zikloaren arabera diseinatuta daudenez, hauek ezingo dira aldatu.
Norentzat: LH + DBH
Kontaktua:
Arduraduna: | Telefonoa: 943 780 500 - 656 790 974 | Emaila: hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org
Enpresa kolaboratzaileak:
Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:
- Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
- Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
- Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
- Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako