27 Jan, 2020

Acciones voluntariado
Boluntariotza Korporatiboak aukera ematen die enpresei erantzukizun soziala eta konpromisoa garatzen duten ekintzak egiteko.
2019an ugari izan dira konprometitutako enpresekin batera garatu ditugun ekintzak, eta Boluntariotza Korporatiboko ekintza guztien helburua izan da Emaktiva Programan parte hartzen duten emakumeen gaitasunak eta ezagutzak hobetzea eta esperientzia profesionalak eskaintzea.

CEBEKen 2018an sinatu genuen Lankidetza-hitzarmenari esker, eta CEBEKeko Proiektuen Garapeneko zuzendari den Nieves Gamizen bultzadari esker, lehen jardunaldi honetan Elisa Lasagabaster, DEUSTO SISTEMAS SAko kontuen gerentea, eta Antolín Ruiz, CEBEKeko Sistema Informatikoen arduraduna, izan genituen, aukeraketa-prozesuez hitz egiteko.
CEBEKekin antolatutako bigarren jardunaldian, Mar Merchan, VICINAY MARINE INNOVACIÓN enpresako Sistema Informatikoen teknikaria, eta MUTUALIAko informatika saileko Sandra López, Elena Sanz eta Ainhoa Apesteguia izan genituen.  Jardunaldi horietan tradizionalki maskulinizatuta dauden emakumeen ahalduntze-prozesuei buruz hitz egin genuen.

ASLErekin lankidetzan, eta Josetxo Hernandezen eta haren lantaldearen lanari esker, egindako lehen ekintzetako batean, enpresek eskatzen dituzten zeharkako konpetentziak aztertu genituen, eta hauek entzuteko eta haiekin hitz egiteko aukera izan genuen: Eva Vivo, IZAR CUTTING TOOLS SALeko Giza Baliabideen arduraduna, Oscar Ceballos, ALMI BILBAO SALeko gerentea, eta Itziar Pouso, SEGURILIGHT SEÑALIZACION SLLeko gerente zuzendaria. Horiek soft skills direlako horien balioaz eta beharraz hitz egin ziguten. Ikastaro amaieran, SITTA bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan, Manuel Garciak, gerenteak, jarduerari lotuta dituen kudeaketa- eta administrazio-lanak eta fabrikazio-prozesua azaldu zizkigun.

Deskribatutako ekintza horiez gain, beste enpresa batzuek ere materializatu nahi izan dute gizartearekin duten konpromisoa Emaktivarekin elkarlanean.

Horixe da LEROY MERLINeko (Artea) Giza Baliabideetako taldeko kide diren Madrigal Álvarez eta Iñaki Ortizen kasua. Kasu horretan, taldea aukeraketako talde-dinamiketan emakumeei laguntzeko hurbildu zen Emaktivara. NORTEMPOko Oihane Regalizarekin batera, lan-elkarrizketen garrantzia lantzen jarraitu genuen. REdAlde eta ALDALANi esker, ekintzailetzaren eta ahalduntzearen arteko konexioa ezagutu ahal izan genuen. Begoña Márquez eta Nadia Maestro izan genituen gurekin, eta Nerea Medinaren lekukotza ezagutu genuen. Nerea ekintzailea da eta ahalduntzeko eta ekintzailetzako proiektu pilotuetan parte hartzen du.

Esperientzia baliotsu horiez gain, 2019an, ehun enpresak inguruk hartu dituzte emakumeak lanekoak ez diren praktiketan (lanpostuan trebatzeko aukera eskaintzen dute), bisitak egin dira eta beste hainbat eta hainbat jarduera, emakume parte-hartzaileen ikaskuntza-prozesuen mesedetan.

2019a jardueraz betetako urtea izan da, eta lankidetzak, topaketak, ikaskuntzak eta lana ere izan ditugu enpresa, gizartea eta norbanakoa eraldatzeko arloan.

Programa hasi zenetik egindako jarduera osoa sendotu ahal izan dugu eta, bide batez, duela urte ugari lankidetza hasita genuen erakundeak, elkarteak eta enpresak fidelizatu.

Eskerrik asko guztioi.