25 Mar, 2020

Biltzen - Servicio vasco de integracion
BILTZEN, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren mendeko zerbitzua da.  BILTZEN da immigrazioaren, herritarren eta kultura arteko bizikidetzaren euskal politikak erabiltzen dituen tresna teknikoa. Hauek sustatzea du helburu:
  • Euskadiko herritar guztien integrazioa, jatorria, arraza-jatorria edo jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa… edozein izanda ere.
  • Euskadiko gizarteak bere aniztasun kulturala kudeatzeko eta berdintasunean oinarrituta eta herritar inklusiboen ikuspegitik euskal gizartea osatzen duten talde kultural anitzen arteko elkarbizitza bermatzeko gaitasunean etengabe aurreratzea.
  • Bereizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta gorrotoa eta intolerantzia sustatzen duten diskurtsoen kontrako borroka.

BILTZENek administrazio publikoekin eta gizarte zibileko erakundeekin batera egiten du lan, betiere, kultura arteko ikuspegia txertatuz, esku hartzeko, elkarlaneko eta sarean lan egiteko, programetan eta zerbitzuetan lan egiteko tresnak eta praktikak egokituz.

Zerbitu honek ezagutza espezializatua du gai horietan eta zerbitzu eta prestazio aukera zabala garatzen du. Etengabean aztertzen eta birformulatzen ari badira ere, hurrengo lan arlo handietan txerta daitezke:

  • Prestakuntza Arloa
  • Komunitatean Bizikidetza Sustatzeko Arloa
  • Informazioaren, Dokumentazioaren eta Ezagutzaren Kudeaketaren Arloa
  • Kultura arteko Aholkularitza eta Aholkularitza Juridikoaren Arloa
  • Sentsibilizazio Arloa
  • Elkarteen Parte-hartzea eta Sendotzea
  • Laguntza teknikoko zerbitzuak