20 Jul, 2021

formacion_empleo_gaztebarri
Enplegu Inklusibotik, Lanbiderekin eta Bilboko Udalarekin elkarlanean, zaurgarritasun sozialeko egoeran zeuden Bilboko gazteei zuzendutako proiektu berri bati ekin genion 2020aren amaieran. Gaztebarri izena hartu duen proiektuak uztartu egiten ditu prestakuntza, praktikak, laneko aktibazioa eta enpresekin egiteko lana, eta Bilboko gazteei COVID-19aren ondorioz sortutako erronka berriei aurre egiten laguntzea du xedea.

 

Parte-hartzaileak prestakuntza jasotzen ari dira telelaguntzari, pertsona eta bezeroentzako arretari, mikroinformatikari eta gauzen Interneti buruz –kontzeptu horiek balioa hartu dute pandemia-garaian–; baita gizarte eta lan arloko trebeziak hobetzeko ere. Aipagarria da, gainera, enpresak kolektibo horrentzat lan-aukerak sortzearen inguruan kontzientziatzeko egindako lana.