25 Feb, 2020

Ikasle Laguntzaile

Ikastetxearen bizikidetza hobetzea xede duen programa da; helburu hori Haur Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleen inplikazio zuzenaren bidez lortu nahi da, egunero sortzen diren gatazketan esku-har dezaten. Esku-hartze ereduak dira, eta eredu horiek eragin zuzena dute gelako giroan, bai eta ikastetxe osoko giroan ere.

Programaren helburu nagusiak: Kolaborazioa, ezagutza eta pertsonen arteko arazoei irtenbideak bilatzea, Ikasleen artean dauden tratu txar kasuak gutxiagotzea, gatazken eraldaketetan ikasleen parte hartze zuzena ahalbideratzea, komunikazio kanalak sortu eta irakasle eta ikasleen arteko elkarren ezagutza areagotzea eta komunitatearen afektibitate klimaren hobekuntzan inplikatuz. Ikastetxeko bizikidetza hobetu azken finean.

Bakeolatik hurrengoa eskaintzen da:

  • Aholkularitza zerbitzua eta trebakuntza, ikastetxe bakoitzera egokitutako programak diseinatu eta abiatzeko.
  • Baliabide pedagogikoak.
  • Jardunaldiak eta topaketak