27 Sep, 2021

colaboracion_empresas_convenio_ede_iman
EDE Fundazioa Enplegu Inklusiboak eta ImanCorp Foundation-ek gure helburuak batzen dituen elkarlan-hitzarmena sinatu genuen eta aurrerantzean elkarlanean arituko garen gure apustu partekatuak bateratuko ditugu. 

Gure elkarlanak honako hauen aldeko apustua egingo du: zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta ekonomikoki integratzeko ekintzen garapena, gizon eta emakumeen berdintasunaren sustapena, eta azken-azkenik, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) lorpena, (batez ere, 5. helburua: Genero-berdintasuna eta 8. helburua: lan-duina eta hazkunde ekonomikoa).

 

IMANcorp Foundation-ek berrikuntza eta talentua bultzatzea du helburu, baita ikasketaren eta lanaren kultura sustatzea eta arlo teknologikoaren informazioa hedatzea ere. Talentuaren eta lidergo inklusiboaren alde eginez, eta desgaitasuna duten edo gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonen lan-munduratzearen aldeko apustu tinkoa eta erabakigarria eginez. Horrek bat egiten du gure helburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen soziala, kulturala eta hezkuntza arlokoa sustatu nahi baitugu programa eta zerbitzu desberdinen garapenaren bidez. Horiek bazterkeria-egoeran edo desabantaila sozial handiagoan dauden taldeei daude zuzenduta eta enpleguaren sustapena da gure ardatz estrategikoetako bat.

Elkarlanean oinarritutako elkarketa berri horrekin, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintzaileagoa garatu nahi da EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren Ardatzean garatzen diren lanean eta gizartean txertatzeko programen testuinguruan. Emaktiva, Gaztebarri, Lanberri… programek talde zaurgarriak gizarteratzearen aldeko apustua egiten duten aliantza berria osatu dute orain.

 

Hauek dira hitzarmenean zehaztu diren elkarlaneko modu batzuk:

  • Boluntariotza korporatiboko ekintzetan lagundu eta parte hartzea.
  • Prestakuntza-pilulak diseinatzen eta eskaintzen laguntzea.
  • EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren Sailarekin aurrera emandako ekintzak konektatzea eta zabaltzea IMANcorp Foundation elkarlaneko enpresen artean.
  • Abian jarritako hautaketa-prozesuan EDE Fundazioak bidalitako profilen partaidetza eskaini eta horren alde egitea.

 

EDE Fundazioa eta Enplegu Inklusiboko taldea poztu egiten gara elkarketa horrekin eta espero dugu akordio honek gure Enpleguko Programetan parte hartzen duten pertsonentzako aukerak sortzea.