taldea_meninas_ede
2021eko azaroaren 24an, Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzak emandako Menina Sariak banatu dira. Emakumearen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko borrokan aritu diren Euskadiko pertsona eta erakundeei zuzendutako aintzatepespenak dira.

Bosgarren edizio honetan, hauek izan dira sarituak: Marta Dolado Galíndez abokatuak euskal herritarrarraren saria jaso du, genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan nabarmena egiteagatik. Genero-indarkeriaren aurrean eta sexu-erasoen aurrean jarduteko Osakidetzaren gidak ere saria jaso du; euskal proiektu edo ekimen publikoaren aintzatespena merezi izan du, sentsibilizazio eta kontzientziazio kolektiboa zabaltzeko duen gaitasunagatik. Azkenik, euskal kolektibo sozialaren Menina Saria EDE Fundazioaren Emaktiva proiektuak jaso du, esparru horretan hartutako konpromisoagatik.

Bilboko Yimby Gunean egin den entrega-ekitaldian Emaktiva proiektuan lan egiten duen EDE Enplegu Inklusiboko talde bat izan da, programan parte hartu duen Rosa emakumeari laguntzeko, hark jaso baitu saria programako emakume guztien ordezkari gisa, programa hau egia bihurtu duten emakume guztien izenean, beldurrak gaindituz eta ahalduntzean beste urrats bat emanez. Oso harro sentiarazi gaitu, bere eta gure ahaleginaren emaitza baita programa hau.