06 Sep, 2021

SUSPERTUri onartu zaio SUSPERTU PROIEKTUA: gizarteratze-enpresaren egokitzapena COVID-19aren eraginaren aurrean. Proiektua EDE FUNDAZIOAren lankidetzarekin aurkeztu du Gizarteratze eta Ekonomia Sozialeko Europako Programa Operatiboaren baitan Ekonomia Sozialeko enpresa eta erakundeei bideratuta egindako diru-laguntzen deialdirako.

“Gizarteratze-enpresen, ekimen sozialeko kooperatiben, ekimen sozialeko enplegu-zentro berezien eta bestelako ekonomia sozialeko erakunde batzuen enpresa-kontsolidaziorako neurriak eta lehiakortasuna hobetzea” proiektuak 3 ardatz nagusi ditu:

  1. Eremu publikoan nahiz pribatuan LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO AUKERAK AZTERTZEKO, ANALIZATZEKO ETA IDENTIFIKATZEKO diagnostikoa egitea.
  2. ESTRATEGIA DISEINATZEKO ETA GARATZEKO FASEA ETA SUSPERTUREN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO PLANA; bazterketa-arriskuan edo -egoeran dauden 15 lagunen lan-gaikuntza eta laguntza bilduko du.
  3. SUSPERTUREN EGOKITZEKO PROZESUAREN GARAPEN, EZARPEN ETA EBALUAZIO FASEA; horrek berekin ekarriko du SUSPERTUn negozio-ildo bat irekitzearen bideragarritasuna ebaluatzeko 4 lagun kontratatzea.

Proiektuak 2022ko erdialdera arte iraungo du eta aldizka informazioa emango dugu webgune honetan eta beste bide batzuetatik.

SUSPERTUn ziur gaude pandemiaren eraginez sortutako krisi-egoera aparte utzita, aukera egokia izan daitekeela formula edo espezialitate berriak probatzeko eta Gipuzkoan gure lurralde-presentzia zabaltzen laguntzeko.

Kofinantzatzailea