24 Feb, 2020

2012tik Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako eta Suspergintzak kudeatutako programa berritzailea da. Horren helburua emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazten laguntzea da. Horretarako, bikotekideak edo bikotekide ohiak indarkeria erabiltzen duen emakumeenganako sentsibilizazioa, prebentzioa, kaptazioa eta hasierako laguntza eskaintzen du.

Biktimak diren emakumeen eta erakundeen arteko zubi gisa jarduten duten Bizkaiko elkarte desberdinetakoak diren emakume boluntario sare bat sortzean eta mantentzean oinarritzen da programa, indarkeria-egoeratik ateratzen lagunduko dien baliabide espezializatuetan kaptazioa eta arreta eskainiz, baita emakume horiek beren hurbileneko ingurunean txertatu eta sozialki parte-hartzea ere. Era berean, komunitatean programa hedatzeko, sentsibilizatzeko eta prebenitzeko ekintzak ere egiten ditu. Hori guztia egiteko, Suspergintzako profesional talde espezializatu baten laguntza dute.

Egun, sarea Bizkaiko 30 elkarte baino gehiagoz eta 60 borondatezko agente inguruz dago osatuta, aniztasunari dagokionez, Bizkaiko komunitate errealitatea ordezkatzen duen aukera zabala.

Gizarte-laguntzako agenteak elkarte batekin lotura duten borondatezko emakumeak dira, tratu txar egoeran dagoen emakumea entzuteko eta orientatzeko, indarkeria matxistaren kontra eta berdintasunaren alde borroka egiteko sozialki konprometituak, trebatuak eta motibatuak.