11 Jan, 2023

Deilan
Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Gizarte Deialdiaren ebazpenean hautatutako egitasmoetako bat izan da EDE Fundazioaren Deilan Proiektua. 2022an, 53 erakunde/proiektu hautatu dira, sei jarduera-eremutan banatuta, eta Deilan, hain justu, gizarteratzearen eta laneratzearen kokatzen da.

Deilan Proiektua enplegu-proiektu integrala da, eta parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzearen aldeko apustua egiten du. Horretarako, gizarteratze- eta laneratze-plan bat garatzen ari da 14 pertsonarekin: lan-aktibazioa; prestakuntza kualifikatzailea eta konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza; bitartekotza, eta gizarteratzea eta laneratzea. Honako eduki/jarduera hauek jasotzen ditu:

  • Gaitasun digitalei buruzko prestakuntza.
  • Telelaguntzako deiak kudeatzeko profesionaltasun-ziurtagiria, teleprestakuntzako modalitatean.
  • Enplegurako zeharkako gaitasunetan lan egitea. Lan-orientazioa.
  • Konpromisoa enpresekin, bitartekotza eta parte-hartzaileen laneratzea.

la Hala, ekintza hauek oso ondo baloratu dira: proiektuaren integraltasuna; parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko fokua; merkatuan sartzeko abiapuntua hobetzen duen prestakuntza kualifikatzailea; sareko lana; EDE Fundazioaren lan-prospekzioko estrategia; euskal enpresen sarearekin zuzeneko harremana, zeina enplegu-programetan etengabea den. Horri guztiari esker, hautatutako erakundeetako bat gara. Dagoeneko proiektua garatzen ari gara, eta parte hartzen ari diren ikasleen gogobetetze-maila oso handia da.

La Caixa Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiogu bere konfiantzagatik. Izan ere, ondoen baloratutako proiektuetako bat izan gara, eta, horrekin batera, proiektua garatzeko hautatuak izan gara. Proposamen honen bidez, parte-hartzaileentzat aukerak sortuko dira.

Marc Simon La Caixa Fundazioko zuzendariorde nagusiaren hitzak jaso ditugu: gure helburua hirugarren sektoretik inoiz baino gertuago egotea da, ahalik eta proiektu gehien bultzatzeko, gehien behar duten pertsonengan eragina izan dezaten eta elkarrekin aurrera egiten jarrai dezagun gizarte bidezkoago baten alde. Eta, hain zuzen ere, hitz horiek bat datoz Deilan Proiektuaren helburuekin: parte-hartzaileengan eragin positiboa izatea, abiapuntuko egoera hobetzea, enplegagarritasuna hobetzea eta gizarte bidezkoago baten alde egitea.

Aurrera egin dezagun, bada, elkarrekin, gizarte bidezkoago baterantz.