Baina, gainera, eta kontuan hartuta datu horiek arazo sozial larri horren errealitatearen zati bat baino ez dutela erakusten, txostenak bigarren mailako informazio-iturri askotatik ateratako datuak ere eskaintzen ditu (erregistro ofizialak, baliabideak eta programak kudeatzen dituzten erakundeen datuak, ikerketak, txostenak eta balantzeak…), Euskadiko emakumeen aurkako indarkeria matxistaren benetako garrantzia erakusten saiatzen direnak. Txostenak azken urteetan protagonismoa hartu duten indarkeria-moduen datuak ere ematen ditu, ziberindarkeria, indarkeria bikarioa, sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa edo indarkeria matxista bazterketa larriko testuinguruetan, besteak beste. Dokumentuan indarkeria matxistak azken urteetan izan duen bilakaerari buruzko datuak ere jasotzen dira, beste lurralde-testuinguru batzuekin alderatuta.
