19 Maiatza, 2023

garaitu_web
Maiatzaren 15ean jarri genuen abian Gipuzkoan Indarkeria matxista eta sexu-erasoen egoerei arreta psikosoziala, sozioedukatiboa eta soziojuridikoa emateko zerbitzua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat, EDE Suspergintza sailetik kudeatuko duguna.

Arreta anbulatorio espezializatu eta integraleko baliabide bat da, emakumeen aurkako indarkeria matxistako egoerei eta sexu-askatasunaren aurkako balizko ekintzei helduko diena. Egoera horiek emakumeek, haien seme-alaba adingabeek eta haien ardurapean dauden mendeko beste pertsona batzuek jasaten dituzte.

Nabarmentzekoa da izango duen eskualdeko presentzia, 8 harrera-egoitza izango baititu hainbat udalerritan, komunitate-ingurunean ahalik eta hurbilen eskaini ahal izateko laguntz hori.

Gainera, aholkularitza teknikoa eta ezagutza espezializatua emango die lehen mailako arretako edo bigarren mailako arretako profesionalei.

7 pertsonak, koordinatzaile batek, bi psikologok, hiru hezitzailek eta abokatu batek osatzen dute.

Zerbitzu hau abian jartzearekin batera, emakumeen eta haurren eskubide-, ardura- eta aukera-berdintasunerantz gizartea eraldatzeko prozesuekin dugun lankidetza eta konpromisoa indartzen jarraitzen dugu.