05 Jun, 2020

COVID-19ak, egun batetik bestera, bizitza aldatu digu, eta horrekin batera, baita gure lanari aurre egiteko modua ere. Ikasleekin eta irakasleekin egunero kontaktu pertsonala izaten ohituta egotetik, prestakuntza aldatu egin behar izan dugu gure ikasleen errealitate eta behar desberdinei erantzuna eman ahal izateko, horrek ikaskuntzaren kalitatean eta goxotasunean galerarik ekarri gabe; azken finean, prestakuntza ulertzeko modu berri bat izan da. Zer formatuk ahalbidetuko zigun etxetik mugitu gabe prestakuntzarekin jarraitzea? Teleprestakuntza-euskarria duen on line bidezko prestakuntzan zegoen erantzunik errazena.

 

EDE Fundazioan on line ikastaroak garatzen ditugu Moodle kode irekiaren plataformarekin. Plataforma horren bidez, ikasleari edukiak deskargatu ahal izateko moduko formatuan eskaintzen dizkiogu, ezagutza berriak indartzeko lanak proposatzen dizkiogu eta irakasleekin komunikazio erraza eduki ahal izateko aukera ematen digu plataformak. Moodle plataformak eskaintzen digun sinkronia (astean 7 egun, egunean 24 ordu) garrantzitsua da errealitate berri honetan familiako bizitzarekin bat egin behar duten ikasleentzako.

Eta sinkronia ez galtzeko, bideokonferentzien beste plataforma batzuetan babestu gara, Zoom eta Teams plataformetan, hain zuzen. Horiek, modu sinkronikoan, zalantzak argituz, irakasleen eta ikasleen arteko elkarreragina ahalbidetu dute.

Baina ikasle guztiek ez zituzten prestakuntza teknologia berri horiekin jarraitu ahal izateko gutxieneko baliabide teknikoak. Hain zuzen ere, horiei, kasu batzuetan, portatilak eskaini zaizkie; beste batzuetan, berriz, material didaktiko guztia inprimituta eman zaie; eta etengabeko kontaktua mantendu da Whatsapp moduko aplikazioen bidez eta jarraipena egiteko eta indartzeko telefono-deiak egin dira.

Eta hori guztia ez zatekeen posible izango ikasleek, irakasleek eta talde teknikoek osasun-alarma egoeran zehar prestakuntza egiteko modu berri honi aurre egiteko erronka onartu ez bazuten.