02 Jun, 2019
Gasteiz, 2019-02-06
Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Politika sailburuaren, Beatriz Artolazabalen, esanetan:
Enplegurako prestakuntza-zentroek, Lanbideren kolaboratzaileek, 2017an emandako espezialitate batzuek ia % 75eko laneratze-tasak izan zituzten prestakuntza amaitu eta sei hilabetetara” (mendeko pertsonen arretarekin lotutako ekintzak. Batez bestean, ekintza horiek egiten dituztenen % 74,8k lortzen du lan-merkatuan sartzea).
Lanbidek urte osoan eta etengabe eskaintzen du Enplegurako prestakuntzan kokatutako prestakuntza-ekintzen aukera zabala.
Ekintza horien azken xedea da langabezian dauden edo lanez hobetu nahi duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea sustatzea.
Enplegurako prestakuntzari esker, pertsona langabeek ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen dituzte, beren lan-gaikuntza hobetzeko.
Profesionaltasun-ziurtagiriak. Prestakuntza-ekintza horien artean, askok ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen dute; hau da, prestakuntza-ekintzaren betekizunak gainditzen baditu, profesionaltasun-ziurtagiri bat ematen zaio parte-hartzaileari.
Ziurtagiri horiek ofizialak dira, lan-administrazio eskumendunak (Lanbide) ematen baititu, eta Estatu osoan baitute balioa.
Aurretiko prestakuntza izan gabe titulu ofiziala lortzeko (Profesionaltasun-ziurtagiria) aukera.
Horrez gainera, enplegurako prestakuntzak alde on bat du oinarrizko titulurik ez duen ororentzat. Gaitasun gakoen berariazko ikastaro bat gainditzen badu, zenbait profesionaltasun-ziurtagiri eskuratzeko aukera izango du, horiek lortzeko aurretik gutxieneko titulazio bat izatea eskatzen baita.
Informazioa rekia: https://www.irekia.euskadi.eus/es/site/page/about