15 urte baino gutxiagoko 35.000 ume baino gehiago (% 11,7) daude oinarrizko beharrak estali ezin izateko arriskuan, eta krisia hasi zenetik, % 2,6 adin txikiko gehiago dago arriskuan. Txirotasun-arriskuko tasa handiagoa da adin txikikoak dauden etxeetan eta zenbat eta adin txikiko gehiago izan etxean, orduan eta handiagoa da txirotasun-arriskua.
Haur eta nerabeak dituzten etxe batzuk bereziki ahulak dira txirotasunaren aurrean: guraso bakarreko etxeak, atzerriko naziotasuna duen pertsona bat buru duten etxeak, pertsona nagusiak kualifikazio baxua duen edo 35 urte baino gutxiago dituen etxeak.
Gainera, krisia hasi zenetik, handitu egin da hilaren amaierara zailtasunekin iristen diren etxeen ehunekoa, oinarri-oinarrizko beharretarako gastuak murriztu dituztenena, dirua eskatu behar izan dutenena edo etxebizitza ordaintzean atzerapenak edo ez-ordaintzeekin arazoak izan dituztenena.
Gabezia materialek etorkizuneko desabantaila-egoeran eta egoera ahulean uzten dituzte umeak, eta horrek haien garapenean eragina izan dezake hezkuntzaren, gizartearen eta lanaren ikuspegitik. Hori dela eta, funtsezkoa da haurrak kontuan hartzea gure gizarteak aurrean dituen erronken aurrean erabakiak hartzeko garaian, ez haien garapen eta ongizateagatik bakarrik, baita gizarteagatik ere, oro har, etorkizunean kostua benetan handia izan baitaiteke gizartearentzat.
Azterketaren ondorioak gizarteari jakinarazi ahal izatea ere garrantzitsua izan zen:
GARA-NAIZ
DEIA
EL MUNDO
http://www.elmundo.es/elmundo/2013/01/29/paisvasco/1359455471.html
EL PAIS
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/01/29/paisvasco/1359456156_816888.html
Txosten osoa ikus dezakezu esteka honen bidez:
