11 Jan, 2023
Curriculuma enpresaren ikuspegitik egiteari buruzko saioa eman du Anek: zer ikusarazi, zeharkako alderdi garrantzitsuak, enpresa kontratatzaileek zer ikusi nahi duten curriculum batean…
Gainera, Bexen-go taldeko Jesicak ere parte hartu du jardunaldian: bere lan-aukera nola sortu zen eta bere laneko bizipenak azaldu ditu, emakumeek beste sektore batzuetan ere lekua dutela ikusaraziz, enplegu feminizatutik haratago.
Bexen Medicalek ezagutza partekatzen du, eta aukerak sortzen ditu Emaktivako emakumeen lan-aukerak hobetzeko.
