11 Jan, 2023

POortadaWEB-1024x512
Bexen Medicalek eta EDE Fundazioak 2022ko martxoan abiatu zuten Emaktiva programan duten lankidetza, interes eta eremu komunak jasotzen dituen hitzarmena sinatu zutenean. Abenduaren 19an, berriro ere, Boluntariotza Korporatiboko Ekintza batean parte hartu du Bexen Medical-ek, oraingoan Larratxon, Emaktiva reaktiv-t EKIALDEKO BARRUTIKO emakume taldearekin.

Curriculuma enpresaren ikuspegitik egiteari buruzko saioa eman du Anek: zer ikusarazi, zeharkako alderdi garrantzitsuak, enpresa kontratatzaileek zer ikusi nahi duten curriculum batean…

Gainera, Bexen-go taldeko Jesicak ere parte hartu du jardunaldian: bere lan-aukera nola sortu zen eta bere laneko bizipenak azaldu ditu, emakumeek beste sektore batzuetan ere lekua dutela ikusaraziz, enplegu feminizatutik haratago.

Bexen Medicalek ezagutza partekatzen du, eta aukerak sortzen ditu Emaktivako emakumeen lan-aukerak hobetzeko.