Plan Estrategikoa garatzeko, talde eragile bat sortu da, misioari, ikuspegiari eta balioei buruz hausnartzeko. Eta aurrera egiteko etorkizuneko ibilbide-orri baterantz, hiru urteko epean garatu beharreko lan-ildoak zehaztuko dituena. Aurreikusitako helburuak betetzeko, hiru ildo estrategiko garatu dira, dagozkien jarduera-neurriekin, gauzatze-kronogramarekin eta aurreikusitako neurketa-adierazleekin. Plan Estrategikoaren lan-ildoak zehaztu ondoren, Gizatiar erakundearen beharretara eta interesetara egokitzen den jarraipen- eta ebaluazio-sistema bat definitzeko lan kolektiboa egin da.
Gainera, gaur egun, talde eragile hori Boluntariotza Plana diseinatzen ari da, boluntarioek elkartean betetzen duten eginkizunaren ikuspegi globala jasotzeko. Eta elkartea osatzen duten pertsonen arteko harremanak sendotzen jarraitzeko aurreikusitako helburuak eta ekintzak zehazteko, aurrera egiten eta bere jarduera garatzen jarraitu ahal izateko.
