Azterlan honen beste helburu garrantzitsu bat da indarkeria matxistaren biktimei arreta ematen dieten erakundeei EAEko erantzun instituzionalaren ikuspegi orokorra ematea. Horrek hausnarketa partekatua egitea eta alderdi kritikoak eta hobetzeko arloak identifikatzea errazten du, azken helburua laguntza integrala eta eraginkorra ematea izanik, bai eta gizartean arazo horren gaineko kontzientziazioa eta prebentzioa sustatzea ere.
Azken batean, ikerketa aplikatu honen helburua da indarkeria matxistaren biktimentzako arreta etengabe hobetzen laguntzea, praktikan eragitea eta biktimei laguntza osoa eta eraginkorra emango dieten aldaketa zehatzak sustatzea, bai eta gizartean indarkeria matxistaren inguruko kontzientziazioa eta prebentzioa sustatzea ere.
EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruz dagoen informazioa biltzeko eta sistematizatzeko konpromisoaren isla argia da, indarkeria hori ikusarazteko eta hari lotutako faktoreak hobeto ulertzeko. Ikerketa-proiektu hau aukera bat da emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko ezagutza zabaltzeko eta indartzeko, eta eremu horretako politikak ikuspegi global batetik bideratzeko, gaur egun sakabanatuta dagoen ezagutza integratuz.
Azterketa EDE Fundazioak egin du etengabe 2016. urteaz geroztik.
