2022an gauzatutako programen artean, Ikasle laguntzaile programa nabarmendu nahi dugu. Programa hori Euskadiko 12 ikastetxetan garatu da (Bizkaian eta Gipuzkoan), eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak zuzenean inplikatzea du helburu, eguneroko gatazkei aurre egiteko. Barneko prestakuntza eta lan-saio horietan, gatazken egoerak eta kausak aztertu ditugu, bai ikasgelan, patioan, korridorean, jantokian, sare sozialetan, herrian edo kuadrilletan; sentitzen ditugun emozioak identifikatu ditugu, eta bizitako gatazkak kudeatzeko ekintzak diseinatu eta garatu ditugu.
Ikastetxe batzuetan irakasleekin eguneroko egoerak partekatu eta kontrastatu ahal izan ditugu, bai eta familiekin ere, bai prestakuntza-saioetan, bai lan-bileretan. Ikasleak ahalduntzea da helburua, hezkuntza-komunitate osoaren laguntzarekin.
Ezberdintasunaren, emozioen, aurreiritzien eta sinesmenen kudeaketa aitortu, aztertu eta kudeatu beharreko esperientziak dira, eskolan ere ikasten eta entrenatzen diren hainbat tresnarekin, gaur eta etorkizunean gure bizitzetan agertuko diren gatazka berriei ahalik eta ondoen aurre egin ahal izateko.
