22 Jul, 2025
Sentsibilizaziotik, aholkularitzatik, laguntzatik eta prestakuntzatik egiten dugu lan.
Zuen testuingurua aztertzen eta bide-orria egiten lagunduko dizuegu. Eta zuen abiapuntutik haurrak babesteko politikak ezartzen edo haurrenganako indarkeriari aurre egiteko tresnak hobetzen lagunduko dizuegu. Gure proiektua ikastetxeei, gizarte-erakundeei, aisialdiko taldeei, guraso-elkarteei, administrazio publikoko baliabideei eta abarri zuzenduta dago.
Erritmo eta errealitate bakoitzera egokitzen gara. Testuinguru bakoitza desberdina dela badakigulako. Baina helburu komun batek batzen gaitu: gure proiektu eta komunitateen parte diren pertsonak zaintzeak, haurrak bereziki.
