22 Jul, 2025
Tratu on ibilbide luzeko bi erakunde sozialen arteko aliantzatik sortu den proiektua da eta Haurrak Babestearen eta Tratu Onaren alde egiten du: Bidegintza G.E.K. y EDE Fundazioa. Gure proiektua haurrenganako tratu onaren aldeko apustutik eta horretan jarduten duten eragileentzako baliabideak eta laguntza sortu eta eskaintzeko kezkatik jaio da, hurbiltasunetik, eta testuinguru eta errealitate sozial bakoitzaren ezaugarri zehatzetatik.
Sentsibilizaziotik, aholkularitzatik, laguntzatik eta prestakuntzatik egiten dugu lan.
Zuen testuingurua aztertzen eta bide-orria egiten lagunduko dizuegu. Eta zuen abiapuntutik haurrak babesteko politikak ezartzen edo haurrenganako indarkeriari aurre egiteko tresnak hobetzen lagunduko dizuegu. Gure proiektua ikastetxeei, gizarte-erakundeei, aisialdiko taldeei, guraso-elkarteei, administrazio publikoko baliabideei eta abarri zuzenduta dago.
Erritmo eta errealitate bakoitzera egokitzen gara. Testuinguru bakoitza desberdina dela badakigulako. Baina helburu komun batek batzen gaitu: gure proiektu eta komunitateen parte diren pertsonak zaintzeak, haurrak bereziki.

