Azterlanak agerian uzten du zahartze-prozesuaren berezko funtzio fisikoen eta kognitiboen narriadura lehenago gertatzen dela osasun mentaleko arazo kronikoak dituzten pertsonen artean. Bizitzaren etapa honetan, pertsona horien zaurgarritasun emozionala ere areagotzen da; laguntza-sarea galtzeak, askotan, nahi ez diren isolamendu- eta bakardade-egoerak larriagotzen ditu.
Osasun mentaleko arazoak dituzten eta zahartzen ari diren pertsonen parte-hartzeari eta gizarteratzeari dagokionez ere gabeziak daudela agerian uzten du txostenak. Ongizatearen prekarizazio handia ere badago.
Hala eta guztiz ere, prozesu horrek agerian uzten du buru-nahaste larria duten pertsonek bizitzako etapa guztietan dituzten erronkak ikusarazi behar direla, eta pertsona horien premia espezifikoetara egokitutako politika publikoak eta zerbitzu soziosanitarioak bultzatu behar direla.

