22 Apr, 2026

Ikerketa honek Euskadin osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zahartze-prozesuan sakontzen du. Gaixotasun mentala duten pertsonen eta senideen elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) sustatzen du, AVIFES, AGIFES, ASAFES eta ASASAMekin batera, eta, gainera, EDEren laguntza teknikoa du.
Azterlanak agerian uzten du zahartze-prozesuaren berezko funtzio fisikoen eta kognitiboen narriadura lehenago gertatzen dela osasun mentaleko arazo kronikoak dituzten pertsonen artean. Bizitzaren etapa honetan, pertsona horien zaurgarritasun emozionala ere areagotzen da; laguntza-sarea galtzeak, askotan, nahi ez diren isolamendu- eta bakardade-egoerak larriagotzen ditu.
Osasun mentaleko arazoak dituzten eta zahartzen ari diren pertsonen parte-hartzeari eta gizarteratzeari dagokionez ere gabeziak daudela agerian uzten du txostenak. Ongizatearen prekarizazio handia ere badago.
Hala eta guztiz ere, prozesu horrek agerian uzten du buru-nahaste larria duten pertsonek bizitzako etapa guztietan dituzten erronkak ikusarazi behar direla, eta pertsona horien premia espezifikoetara egokitutako politika publikoak eta zerbitzu soziosanitarioak bultzatu behar direla.

