25 Maiatza, 2026

plantacion_110516
IZADIk egiten dituen ekintzen artean, bai 2023an bai 2024an, gure lan-mugikortasunak karbono-arrastoan duen eragina ezagutzeko barne-azterlan bat egiten dugu.

2024an, EDE Fundazioko pertsonek egindako kilometroen inpaktua 546.630,985 CO2 isurtze baliokidetan kalkulatu zen, guztira, CO2 baliokideen isurketetatik.

IZADI 2025en Ekintza Planean ezarritako konpentsazio-neurrietako bat zuhaitzak landatzea da. Joan den otsailaren 12an, EDE Fundazioko kideek 50 zuhaitz landatu zituzten Undabason, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren hego-ekialdean, Muxikako Unda auzoan (Bizkaia).

230 hektarea baino gehiagoko azalera da, eta Lurgaia Fundazioa 2008tik ari da basoak berreskuratzen. Isuritako CO2 tonak xurgatzea du helburu.

Lau espezietako 50 zuhaitzek 850 m2-ko baso autoktonoa eta askotarikoa estaltzen dute, gutxi gorabehera.
Landatutako 50 ale horiek 17,08 tona CO2 konpentsatuko dituzte 40 urteko epean.
FUNDACIÓN LURGAIA FUNDAZIOAk konpromisoa hartzen du landatutako basoa gutxienez 40 urtez mantentzeko.

Izadin badakigu keinu txiki bat dela. Urtero egin nahiko genuke keinu hori, biodibertsitatea sortzen duen, higadura saihesten duen, tokiko mikroklima arautzen duen eta gure paisaia- eta kultura-ondarea indartzen duen baso bat landatzen laguntzeko.