Mercè Brey-k ez gintuen axolagabe utzi, ekainaren 19an bere konferentziara joan ginenok. Hitz lasai eta gogoetatsu batez, inspirazioa eman zigun eta gure lidergo pertsonalean eta antolakuntzakoan norantz jo nahi dugun pentsatzera gonbidatu gintuen, horrela gizartea eraldatzen laguntzeko.
Bere mezua eboluziorako deia izan zen. Erronka bat planteatu zigun: gaur egun gizateriarentzat guztiz egokia ez den errealitatea eraldatzea, eta gizarte jasangarriago eta gizatiarrago bat sortzea, pertsona bakoitzak bere bertsiorik onena garatu ahal izan dezan.
Horretarako, gure lidergoak errebisatzeko eta gizadiaren bi ondare handiren (alfa eta omega) arteko oreka bilatzeko proposatu zigun. Alfa erabakiak, kemenak, handinahiak, norabideak eta gauzatzeko gaitasunak dira, tradizionalki maskulinotasunari lotuak. Omegak lankidetza, entzutea, enpatia, inklusioa eta sormena gorpuzten ditu, tradizioz femeninoarekin lotutako ezaugarriak.
Bi dimentsioen arteko topaketatik espazio berri bat sortzen da: MOMA, bi formen arteko oreka integratzaile gisa ulertua, lidergo-proposamen osoago, kontzienteago eta gizatiarrago gisa ulertua.
Mercèrekin partekatutako hausnarketa batean, espazio intimoago batean, EDE eraikin berritua (Jesusen Bihotzaren Apostolikoen ondarea eta 1946-2020 aldiko egoitza) zeharkatzen arin ginela, Apostolikoen lidergoan oreka horren, MOMA horren presentzia nabarmena dagoela identifikatu eta onartu genuen. Agian beren “karismaren” parte da. Entzumenetik, zaintzatik, lankidetzatik eta konpromisotik eraikitako herentzia, aldaketak bultzatzeko eta bide berriak irekitzeko beharrezko erabakiari uko egin gabe.
Alfa eta omega integratzeko gaitasun hori izango al da, hain zuzen ere, bere nortasunaren eta gidatzeko moduaren gakoetako bat?
Mercè aditua da lidergo-estiloen garapen profesionalean, aniztasunean eta eraldaketan. Organizazio-kultura inklusiboagoak eta jasangarriak eraikitzea du ardatz.
Alfas y Omegas. El poder de lo femenino en las organizaciones lanaren sortzailea da. Proposamen honek erakusten du maskulinotasunaren eta femeninotasunaren dimentsioen arteko orekak ongizatea sortzen duela pertsonengan, bai eta emaitza hobeak erakundeetan ere. Bere metodologiak lidergo inklusiboago eta eraldatzaileago baterantz aurrera egiteko ibilbide-orria eskaintzen du.
Kerala Taldeak bultzatutako jarduera hau EDE Fundazioaren 50. urteurrenaren barruan egin genuen, eta, horrela, etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketarako gune bat sortu genuen, genero-ikuspegia duen lidergoa sustatzeko.











