EDE gara, inpaktua eta aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzea helburu duen gizarte-erakundea. 1976az geroztik, pertsonen eta komunitateen bizitza eraldatu duten prozesuetan lagundu dugu. Gure tresnak ezagutza, esku-hartze soziala eta enplegu inklusiboko eta gizarte-ekonomiako proiektuen garapena dira. Sarean lan egiten eta ikasten dugu, egungo erronka sozialei irtenbideak bilatuz, begirada iraunkor, zaintzaile, erantzunkide eta inklusiboarekin. Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:
PSIKOLOGOA (sexu-indarkeriari arreta integrala emateko zerbitzua)
Hautatutako pertsona indarkeria matxisten biktima diren emakumeei eta Gipuzkoako ardurapeko pertsonei arreta ematen dieten zerbitzuetako diziplina anitzeko talde batean sartuko da.
Helburu orokorra hau izango da: biktima diren emakumeei eta haien ingurune hurbileko pertsonei arreta eta laguntza ematea larrialdi-egoeretan, krisi-egoeretan eta errekuperaziorako prozesuetan.
Horretarako, eginkizun hauek beteko ditu:
– Biktimak eta inguruko pertsonak aholkatzea eta orientatzea zerbitzuari, funtzionamenduari eta dauden baliabideetara eta prozedura psikosozialetara iristeko eskubideei buruz.
– Sarbideari eta harrerari buruzko lehen balorazioa egitea, lehen arreta-premia zehazteko.
– Diagnostikoa egitea eta erabiltzaileari itzultzea, Banakako Arreta Planean ezarritako helburuak lortzeko adostutako jarduerak zehaztuz.
– Ikuspegi feminista eta ahalduntzailea duen abordatze psikosoziala egitea, emakumeari bere autonomia-prozesuan babesa eta laguntza emanez.
– Larrialdi eta krisi egoerak hautematea eta horietan laguntzea.
– Balorazio espezializatuak eta tresna psikosozidiagnostikoak.
– Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei edo haien familiakoei eta ingurune intimoko pertsonei zuzeneko arreta ematea.
– Profesionalei eta, oro har, herritarrei aholkuak ematea.
– Laguntza instrumentala.
– Gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren barruan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin eta sailen arteko beste eragile batzuekin sarean lankidetzan aritzea eta koordinatzea.
– Esku-hartze prozesu baten bilakaerari buruzko erabakiak hartzeko aldian behingo profesionalen arteko koordinazioak mantentzea, eta haien ezagutzak, esperientzia eta ikuspegi profesionala ematea.
– Txosten psikosozialak eta psikologikoak egitea, jasandako sexu-indarkeriarekin lotutako proposamen teknikoekin.
– Kasuekin eta espedienteekin lotutako informazioa erregistratzea, eta datuen txostena erabiltzea.
– Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta esku-hartzearen ereduak, prozedurak eta irizpideak diseinatzen laguntzea.
– Sentsibilizazio-kanpainetan eta ekintza komunitarioetan aktiboki parte hartzea.
– Tailerrak eta jarduerak dinamizatzea emakumeekin eta ardurapeko pertsonekin edo haien ingurukoekin.
– Prestakuntza espezifikoak dinamizatzea sareko hainbat eremutan.
– Batzorde eta lantalde espezifikoetan parte-hartzea.
Formación
– Psikologiako gradua edo lizentziatura.
– Osasun-gaikuntza edo Osasun Psikologia Orokorreko Master Ofiziala.
– Indarkeria matxistari eta sexu-indarkeriari arreta emateko berariazko prestakuntza emakumeen eta gizonen berdintasunaren eta/edo indarkeria matxistaren arloan.
– Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutzaren C1 maila edo ziurtagiria.
– Gidabaimena eta ibilgailu propioa.
Baloratuko da:
- Beste hizkuntza batzuk.
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuetan esperientzia izatea.
- % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonak
Requisitos
- Pertsona ardatz duen orientazioa.
- Ikuspegi feminista.
- Komunikazio beroa, eraginkorra eta asertiboa.
- Erabakitzeko eta arazoak ebazteko gaitasuna.
- Talde-lana.
- Koordinazioa (barnekoa eta kanpokoa).
- Egokitzeko gaitasuna.
- Malgutasuna eta dinamismoa.
- Gizarte-trebetasunak.
- Komunikazio-trebetasunak.
- Proiektuarekiko eta erakundearekiko konpromisoa.
- Taldeak, prestakuntza eta tailerrak maneiatzea.
Otra información
EDE Fundazioak praktikan jartzen du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa lanpostu guztietan
EDE Fundazioak EAEko edozein hizkuntza ofizialetan lan egin dezaketen pertsonak sustatzen ditu
EDE Fundazioak esku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
EDE Fundazioak desgaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
