EDE gara, inpaktua eta aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzea helburu duen gizarte-erakundea. 1976az geroztik, pertsonen eta komunitateen bizitza eraldatu duten prozesuetan lagundu dugu. Gure tresnak ezagutza, esku-hartze soziala eta enplegu inklusiboko eta gizarte-ekonomiako proiektuen garapena dira. Sarean lan egiten eta ikasten dugu, egungo erronka sozialei irtenbideak bilatuz, begirada iraunkor, zaintzaile, erantzunkide eta inklusiboarekin. Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:
LAN-BITARTEKARIA
Enpleguaren arloan pertsona bat behar dugu lan-bitartekaritzako, enpresa-prospekzioko eta kalteberatasun-egoeran dauden emakumeei laneratzen laguntzeko funtzioak garatzeko.
Hautatutako pertsona gure enplegu-programetan parte hartzen duten emakumeen eta enpresa-sarearen arteko lotura izango da, haien profiletara, gaitasunetara eta ahalmenetara egokitutako lan-aukerak sortzeko lan eginez.
Enpresan eta lan-merkatuan eskarmentua duen pertsona bat bilatzen ari gara, sentsibilitate sozial bereziarekin eta kalteberatasun-egoeran dauden emakumeek enplegua lortzeko eta mantentzeko prozesuetan dituzten zailtasun eta oztopoen gaineko ezagutza bereziarekin.
Horretarako, eginkizun hauek beteko ditu:
- Prospekzioa, erakartzea eta enpresekin harremanetan jartzea, kontratazio-beharrak eta enplegu-aukerak hautemateko.
- Enpresa laguntzaileen sare bat sortzea, garatzea eta mantentzea.
- Enpresentzako lan-bitartekaritzako zerbitzuak aurkeztea eta lankidetza-bide berriak sortzea.
- Enpresek eskatutako profil profesionalak identifikatzea.
- Enplegu-eskaintzak eta lan-bitartekaritzako prozesuak kudeatzea.
- Enpresen beharretara egokitutako hautagaitzak bilatzea eta hautatzea.
- Hautagaitzak aurkeztea eta sustatzea, parte hartzen duten emakumeen gaitasunak eta ahalmenak balioetsiz.
- Hautagai-zerrenden eta hautaketa-prozesuen jarraipena.
- Lanean hasten direnei laguntzea eta haien jarraipena egitea, lanpostura egokitzen eta bertan irauten lagunduz.
- Enpresa-ehuna sentsibilizatzea kalteberatasun-egoeran dauden emakumeak kontratatzeari eta lan-aukera inklusiboak sortzeari buruz.
- Orientazio-taldearekin koordinatzea.
- Egindako jardueren eta laneratzearen emaitzen erregistroa, jarraipena eta ebaluazioa.
- Bileretan, enpresa-topaketetan, networking-ekintzetan eta enpleguarekin eta lan-bitartekaritzarekin lotutako jardueretan parte hartzea.
Formación
- Unibertsitate-gradua (ertaina, goikoa)
- Lan-arloko orientazioan eta bitartekaritzan esperientzia izatea
- Esperientzia Lanbideren aplikazioen erabileran
- Enpresa-sektorearen ezagutza eta tokiko garapena
- Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza
- Elebiduna (Euskara eta gaztelania)
- Inguruko enpresa-sarea eta lan-merkatua ezagutzea.
- Lan-orientazioarekin, lan-bitartekaritzarekin, enpleguarekin, berdintasunarekin, gizarteratzearekin, lan-harremanekin, psikologiarekin, gizarte-lanarekin, gizarte-hezkuntzarekin edo antzeko arloekin lotutako prestakuntza.
- Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza eta/edo emakumeak lan-merkatuan sartzeari eta irauteari eragiten dioten oztopo espezifikoak ezagutzea.
Requisitos
- Antolaketa eta plangintza
- Komunikazioa
- Erabakitzeko gaitasuna
- Talde-lana eta koordinazioa
- Proaktibitatea eta ekimena
- Egokitzeko gaitasuna
- Gaitasun digitalak
- Euskara: B2
Otra información
EDE Fundazioak praktikan jartzen du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa lanpostu guztietan
EDE Fundazioak EAEko edozein hizkuntza ofizialetan lan egin dezaketen pertsonak sustatzen ditu
EDE Fundazioak esku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
EDE Fundazioak desgaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
